2025-12-13
HomeMurrizketakPPko gobernuaren azken neurrien aurrean, mobilizatzeko deia egin dute sindikatu eta...

PPko gobernuaren azken neurrien aurrean, mobilizatzeko deia egin dute sindikatu eta gizarte eragileek

Rajoyren gobernuak herritarren kontra hartu dituen azken neurriak salatu dituzte sindikatu eta gizarte eragileetako ordezkariek Bilbon burutu duten prentsaurrekoan, besteak beste, BEZa igotzea eta langileen publiko eta langabezia prestazioen murrizketak. Aipatu neurriak testuinguru berezian ematen dira, bankari 100.000 milioi euro eman ondoren herritarron eta gure eskubideen kontura 68.000 miloi euro murrizteko asmoa dutenean. Gobernuaren azken eraso honen ondoren, mobilizazioak burutuko dituzte eskualdez eskualde. Asteartean (11:00etan) elkarretaratzeak deitu dituzte Lanbide eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren egoitzen aurrean eta “Herritarrontzat pobrezia, bankarentzat dirua. ¡No a los recortes!” lelopean. Asteazkenean kazerolada konzentrazioak izango dira arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara.


MOBILIZAZIOAK

BIZKAIA
• Bilbo- Alameda de Mazarredo 39
• Basauri- Urbi 5
• Barakaldo-”Rontegi”
• Erandio. Educador Hno. Benjamín 5.
• Gernika. Karmelo Etxegarai Bajo 8-10
• Iurreta, Zufiaurre 10.

GIPUZKOA
• Tolosa. Larramendi 3 Bis
• Eibar. Bittor Sarasketa 9
• Arrasate. Nafarroa Etorbidea 12.
• Azpeitia. Urola 6
• Orereta. Maurice Ravel 14.
• Donostia. Marino Tabuyo 14.

NAFARROA
• Iruñea. Arkadio MªLarraona 1
• Lizarra. Plaza de Aralar,2
• Tafalla. Paseo Padre Calatayud, 19
• Tutera. Diaz Bravo 20-22.
• Altsasu. Garcia Ximenez, 3
• Doneztebe. Crta. Leitza,1

ARABA
• Laudio. Virgen del Carmen 25.
• Gasteiz. José Atxotegi 1.
• Ollon. Giralda 1.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek astearteko mahai negoziatzailean borrokatuko ditu Arabako adinduen egoitzetako hitzarmeneko proposamenean falta diren edukiak

LABek Arabako adinduen egoitzetako eta etxebizitza komunitarioetako lehen hitzarmeneko proposamenean lortutakoak modu positiboan baloratzen ditugu, izan ere, sindikatuak azken sei urtetan borrokatu dituen aldarrikapenak...

LAB sindikatuak Arabako adinduen egoitzetako hitzarmenaren inguruan jasotako proposamenaren aurrean, gaurko delegatu asanblada deitu du, posizio bat zehazteko

6 urteko borroka eta 60 greba egun ostean, sindikatuak balorazio egoki bat egin behar du, patronalak igorri duen proposamenaren inguruan.  LAB sindikatua sektoreko langileekin batera...

Pasaiako Udalak azpikontratatuta duen etxez etxeko laguntza zerbitzuaren inguruko akordioa lortu dugu

ELA eta LAB sindikatuek hitzarmen kolektibo berri bat sinatu dute Pasaiako udalak Matia Goxara enpresaren bidez azpikontratatzen duen Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzeko.