2025-12-28
Home8. Biltzar NagusiaBiltzar NagusiaDatozen bost urteetarako sindikatuaren lan ildoak onartu ditu LABen VIII. Biltzar Nagusiak

Datozen bost urteetarako sindikatuaren lan ildoak onartu ditu LABen VIII. Biltzar Nagusiak

Amaitzen ari da LAB sindikatuaren VIII. Biltzar Nagusiko lehen biltzar eguna, baina atzerapenak tarteko, oraindik ez da zuzendaritza berria bozkatu. Ainhoa Etxaide buru dela aurkeztu den plantxa (aurkeztutako bakarra) bozkatua izango da luze gabe eta emaitza ezagutu bezain pronto emango dugu ezagutzera.

Dagoeneko eztabaidatu, bozkatu eta finkatu direnak sindikatuaren lan ildoak dira, ponentzia politiko-sindikalari eta antolakuntza ponentziari dagozkienak alegia.

Biltzar Nagusiaren aurretiko eztabaida prozesuan 2.500 kidek baino gehiagok hartu du parte. Ponentzia biei eginiko emendakinak 230 izan dira, 140 ponentzia politiko-sindikalari eta 90 antolakuntza ponentziari. Eztabaidatuak izan direnen artean ondoko emaitza eman da:

PONENTZIA POLITIKO SINDIKALA
Ponentziaren bozketa
(osorik bozkatua, onartutako emendakinak gehituta)

BAI 431
EZ 0 EZ
ABSTENTZIOA 1

ANTOLAKUNTZA PONENTZIA
Ponentziaren bozketa
(osorik bozkatua, onartutako emendakinak gehituta)

BAI 376
EZ 1
ABSTENTZIOA 5

KUDEAKETA TXOSTENAK —azken lau urteetan sindikatuak egin duen ibilbidea azaltzen duena— jaso duen babesa ere nabarmena izan da:

BAI 447
EZ 0
ABSTENTZIOA 6

Gaurko biltzar eguna amaitzeko idazkari nagusiarekin batera, komite exekutiboa eta eskualde idazkariak hautatzea geratzen zaigu. Emaitzak ezagutu bezain pronto helaraziko dizkizuegu.

Barañainen, 2012ko ekainaren 21ean

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Gabonetan egitekoa zen beiraren bilketako greba bertan behera utzi dute, azken orduetan akordioa lortu ostean 

LAB sindikatuak bertan behera utzi du abenduaren hasieran Enviser enpresan deitutako zazpi eguneko greba. Enviser enpresa beira biltzeaz arduratzen da Nafarroa osoan, eta hasiera...

Hilketa matxista Barakaldon

LABek bat egiten du Euskal Herriko Emakumeen* Mundu Martxak egindako irakurketarekin eta hark deitutako mobilizazioetan parte hartzera dei egiten du.

Jaurlaritza eroso dago Madrilen adostutako soldatak bere langileei inposatuta

EAEko Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrean argi geratu da Jaurlaritza Madrilen negoziatutakoa hemen inposatzera mugatzen dela, eta soldaten eta lan baldintzen negoziazioa hemen egiteari uko...