2026-02-09
HomeEkintza Sindikala909 boto eta 29 delegaturekin, LABek irabazi ditu Eusko Jaurlaritzako hauteskunde sindikalak

909 boto eta 29 delegaturekin, LABek irabazi ditu Eusko Jaurlaritzako hauteskunde sindikalak

Milaka izan dira azaroaren 28an hauteskunde sindikaletan parte hartzeko aukera izan duten langileak. Horrela, argi jaso da zerbitzu publikoen ahultze sistematikoarekin amaitzeko unea heldu dela. Gipuzkoako 3 hautetsontzitako bozken zenbatzearen faltan, LAB sindikatua izan da ordezkaritza eta boto gehien jaso dituena.

Hauteskundeetako emaitzek 2. sindikatuarekiko (ELA) 245 botoko tartea utzi dute. Honek, orain arte bezala, bihartik aurrera ere EAEko Gobernuak ezarritako hitzarmenaren ukapena gainditzeko lanean jarraitzeko indarra ematen dio LAB sindikatuari.

Enplegua sortu eta egonkortzearen aldarriak langileen bultzada izan du. Bai urrian deituriko greban, bai bihar zaintza sistema publikoa defendatzen, bai abenduaren 19an zerbitzu publikoen aldeko greban eta baita gaur hauteskundeetan ere. Hemen lan egiten dugunok, hemen erabaki nahi dugu nola egiten dugun lan.

Aurrerantzean ere, erantzukizunez eta gardentasunez jarraituko dugu lanean. Egonkortze prozesuen amaieran bermeak ezarriz, feminismoa gure lan-baldintzetan ezartzeko eraginez, euskara lanerako tresna izan dadin jardunez eta Jaurlaritza langileon beharrei erantzungo dizkien baldintzak sortzera bultzatuz.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek enplegu erregulazioko expedientea bertan behera uztea exijitu du eta plantillak aktibatzeko deia egin du

LABek Tubos Reunidosen aurkeztutako Erregulazioko Expedientea bertan behera uztea exijitu du, eta salatu du zuzendaritzak bere kudeaketa negargarriaren ondorioak plantillei ordainarazi nahi dizkiela. LABeko Tubos...

Martxoak 3 elkarteak eta ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek martxoaren 3ko egitaraua aurkeztu dute

1976ko martxoaren 3tik 50 urte betetzen dira, Arabako hiriburuan poliziak hildako bost langileak eta Basaurin eta Tarragonan protesta egin eta poliziaren errepresioaren ondorioz hil...

6 lan istripu hilgarri Euskal Herrian 2026an

Gaur jakin dugu beste lan-istripu hilgarri bat gertatu dela basogintza-sektorean. Istripua atzo, otsailak 5, gertatu zen, arratsaldeko sei eta erdiak aldera. Dirudienez, zuhaitz batek...