2026-03-27
HomeIndustriaMetalgintza24 orduko lanuztea Amurrioko Tubos Reunidos enpresan

24 orduko lanuztea Amurrioko Tubos Reunidos enpresan

Enpresako Batzar Nagusian erabakita, Enpresa Batzordeak mobilizazioak iragarri ditu Tubos Reunidos Enpresan. Zuzendaritzak gobernuak inposaturiko erreforma laborala aplikatuz langileen hitzarmena ezerezean utzi nahi du eta langileek, mobilizazio hauen bitartez, enpresak urteetan izandako etekinetan beraiek ere zerikusia izan dutela gogorarazi nahi die. Apirilaren 18an egingo duten 24 orduko lanuzteak emango dio hasiera mobilizazio dinamikari.
Tubos Reunidos enpresak 2011ean 19 milioi euroko irabaziak izan zituen eta 2012an etekin hauek gainditzea espero dute. Honen aurrean zuzendaritzak langileei soldataren jaitsiera eta erreforma laboralak ahalbideratzen dizkion neurri atzerakoienak eskaintzen dizkie langileei.

Enpresa batzordeak mobilizazio berriak iragarri ditu Tubos Reunidoseko zuzendaritzak bere inmobilismoan murgilduta jarraitzea erabakitzen badu.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bigarren greba eguna Zubietako erraustegian

Gaur, martxoak 26 osteguna, erraustegiko langileek bigarren greba eguna eta manifestazioa burutu dute beraien lan baldintzak hobetu behar dituen enpresa hitzarmena aldarrikatzeko. Aurretik jasotako grebaren...

LAB sindikatua 29 udaletxeren aurrean mobilizatu da Udalhitzeko negoziazio mahaira edukiak ekar ditzaten exijitzeko

Aurrerapausorik ezean, apirilean lanuzteak egingo ditu udaletxe guztietan eta mobilizazio dinamika indartuko du Martxoaren 13an egindako zazpigarren negoziazio mahaian berretsi zen Udalhitzeko negoziazioa blokeatuta dagoela,...

Hezkuntza Sailak ez ditu behar diren urratsak ematen irakaskuntza publikoa euskalduntzeko

Korrika Euskal Herria zeharkatzen ari den honetan Hezkuntza Saila irakaskuntza publikoa benetan euskalduntzeko behar besteko urratsik ematen ez dela ari salatu nahi du LABek,...