2025-12-13

MAIATZAK 1

LABek soldata eta gutxieneko pentsio propioak eskatu ditu, burujabetza eta justizia soziala lortzeko urrats gisa

Donostian, Gasteizen, Bilbon, Iruñean zein Tuteran, Baionan (beste sindikatuekin batera) eta Maulen, Euskal Herri osoan hainbat mobilizazio propio egin ditu LABek Maiatzaren Lehen honetan. Confebask-CEN, esplotatzaileak! Langileen alde, gutxieneko soldata eta pentsioak hemen erabaki aurtengo lelotik tiraka, langileen alde tinko eta patronalari buruz gogor agertu da LAB.

Patronala, esplotatzailea!

Maiatzaren Lehenaren testuinguruan Confebasken parte diren enpresak seinalatu ditugu, gutxieneko soldata propioari betoa jarriz patronal horrek langileon esplotazioan sakontzeko hautua egin duelako.

Euskal Herri osoan mobilizatuko da LAB Maiatzaren Lehenean

Denon bizitzak erdigunean jarriko dituen eta enplegua, zaintza lanak eta ondasuna banatuko dituen eredu baten alde egingo du sindikatuak Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñean, Baionan, Tuteran eta Maulen.

Maiatzaren Leheneko aurtengo irakurketa eta Nafarroako mobilizazioen berri eman du LABek Iruñean

LABek, Imanol Karrera bozeramailearen eta hogei militante baino gehiagoren bitartez, agerraldia egin du gaur Iruñeko Gazteluko Plazako kioskoan, sindikatuak aurtengo Maiatzaren Lehenari begira egiten duen irakurketa aurkezteko –gutxieneko soldata eta pentsio propioak lortzeko borrokan oso fokatua–, eta hiriburuan zein Tuteran Langileen alde esloganarekin eginen dituen mobilizazioen berri emateko.

Maiatzaren Lehen bateratuan Baiona klase elkartasunez eta borrokaz betetzera dei egin dugu

Maiatzaren Leheneko mobilizazio bateratua aurkeztu dute gaur Baionan LAB, CGT, CFDT, FSU eta Solidaires sindikatuok. Faxismoaren eta kapitalismoaren aurrean, klase elkartasuna eta borroka aldarrikatuko dituzte, eta baita aberasatasuna, enplegua eta zaintza lanak banatzeko beharra ere.

M1 DEIALDIAK | CONVOCATORIAS M1

BIZKAIA
Bilbo, 12:30ean Zabalburutik

GIPUZKOA
Donostia, 12:00etan Easo plazatik

ARABA
Gasteiz, 12:00etan Bilbo plazatik

NAFARROA
Iruñea, 12:00etan Gazteluko plazatik
Tutera, 12:30ean Foruen plazatik

IPAR EUSKAL HERRIA
Baiona, 11:00etan tren geltokitik
Maule, 11:00etan Gurutze Xuritik

M1 KARTELAK | CARTELES M1

M1 ESKUORRIAK | LECTURAS M1