2026-01-31
HomeEkintza Sindikala2024 urteko lehen bi asteetan 4 hildako Euskal Herrian

2024 urteko lehen bi asteetan 4 hildako Euskal Herrian

Gaur goizean, Nafarroako Arriben, 42 urteko langile bat hil da eraikuntzan, altuerako erorketa baten ondorioz. Joan zen astean, Gipuzkoako Aginagan kokatuta dagoen Viveros de mariscos Viuda e Hijos de Jerónimo Izagirre enpresan gertatutako altuerako istripu baten ondorioz langile bat oso larri dago. Dagoeneko 2024ak, bere lehen bi asteetan, 4 hildako utzi ditu Euskal Herrian. 

Urtearen hasiera latzak ohiko joera ziklikoa berretsi besterik ez du egin. Iaz, urtea 58 hildakorekin itxi genuen, aurrekoan baino gutxiagorekin. Aurtengo joera ikusita berriro ere hilkortasun tasaren gorakada baten aurrean geundeke. Istripu guzti hauen atzean neurri prebentiboen eza dago. Segurtasun bitartekorik gabeko altuerako erorketak ohikoak dira gurean.   

Nahiz eta altueretako lanek baduten araudi propioa, zorrotza, errealitatean patronalak inpunitate osoz saihesten du langilearen bizitzarako bermeak eskaintzea, araua hautsiz. Honen aurrean administrazioek ez dute nahikoa neurri hartzen eta isunak, istripua gertatu ostean soilik egoten dira, inoiz ez aurretik egondako ez betetzeengatik.

Patronalaren inpunitateak iaz 58 hildako utzi zituen Euskal Herrian, inpunitate honek berak aurten dagoeneko 4 langile erail ditu. Zenbat hildako langile behar ditu patronalak bere diru gosea asetzeko?

Langile klase antolatuak soilik lortuko ditu aldaketa sakonak. Egoera hau salatzeko eta langileriaren elkartasuna adierazteko, datorren asteazkenean, urtarrilaren 17an, mobilizazioa egingo dugu LAB, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU eta CGT/LKN sindikatuok, eguerdiko 12:00tan, IruƱean, Gobernuaren egoitzaren aurrean.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...