2025-12-19
HomeIndustriaMetalgintza26 egunetako greba mugagabearen ostean MESAko langileek hitzarmenaren baldintzak blindatzea lortu dute

26 egunetako greba mugagabearen ostean MESAko langileek hitzarmenaren baldintzak blindatzea lortu dute

Abenduak 17 zituenean, 26 egunetako greba egin ostean, Mungiako MANUFACTURAS ELECTRICAS, S.A. (MESA) enpresako beharginek aurreakordioa lotu dute enpresarekin.

Hasiera-hasieratik, enpresak bi norabideetan eroan zuen negoziazioa: alde batetik, erreforma osoa ezarri gura zuen, eta bestetik, honezkero hitzarmenean jasotzen diren gaietan eta aurreko negoziazioetan lortu genituenak murriztu gura zituen. Enpresak ez zuenez inolako asmorik taxuzko negoziazioa burutzeko eta urriaz geroztik hainbat lan uzteak egin ostean, MESAko beharginek greba mugagabeari ekin zioten joan den azaroaren 22an.

Astelehenean, abenduak 17 zituen, enpresak ezagutarazi zion batzordeari bere eskaintza, zeina, geroztik, beharginek, batzartuz, onartu zuten. Aurreakordioan jasotzen da: ultraktibitateari eutsiko zaiola erreformak mugatzen duen urtetik haratago; beharginen ordezkaritzarekin adosteko beharra, hitzarmenaren baldintzetako bat aplika ez dadin, derrigorrezko arbitraia baztertuz eta erreformak ezarri digun absentismo- indize berriak erabiliz, beharginik ez dadin kalera bidali arrazoi objektiboak argudiatuz. Soldatari dagokionez, igoera ez dela %1ekoa baino txikiagoa izango, eta KPIren igoera lortzeko aukera izango dute.

LABek eta 26 egunetako greba egin ostean, onuragarritzat hartzen du proposamena, Hitzarmenaren baldintzak blindatzen ditugulako Madrilen etengabe ezarri diren erreformen aurka. Argi gera bedi ere, behargin guztien borroka eta batasunari esker, erreformaren ondorioak eta enpresaren asmoak gainditu ahal izan ditugula.

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek 600.000€ko kalte-ordaina lortu du eraikuntzako “autonomo” batentzat, lan-istripu larri baten ondoren

LABek aurrekaririk gabeko akordio bat lortu du eraikuntzako langile batentzat hiru metroko altueratik erori zena. Obran detektatu ziren segurtasun-gabezi larriak eta erorketen aurkako babes-neurri...

Kubarako osasun materiala biltzeko LABen kanpainak aurreikuspen guztiak gainditu ditu

Elkartasun kanpainak iraun duen bi hilabeteetan, 6 tona osasun material baino gehiago bildu dira, eta 185 kilo sendagai, denera 36.000 euroko balioa dutenak. Gainera,...

LABek deituta, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxe publikoetan mobilizazioak egin dituzte irakasleek

Hezkuntza Sailak %80 ordezkatzen duten sindikatuekin maiatzaren 9an sinatutako akordioan jasotzen diren hainbat puntu ez direla betetzen ari salatu dute dozenaka ikastetxetako ehunka irakaslek. LABek,...