2025-12-23
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaEspainiako Auzitegi Gorenak Oarsoaldeko bost gazteren aurka ezarritako espetxe zigorra salatzeko manifestazioa...

Espainiako Auzitegi Gorenak Oarsoaldeko bost gazteren aurka ezarritako espetxe zigorra salatzeko manifestazioa Oreretan

Datorren larunbatean, abenduak 23, Eskubide Zibil eta Politikoen herri mugimenduak (ELEAK) manifestazioa deitu du Espainiako Auzitegi Nazionalak Maitane Linazasoro, Xabier Lujanbio, Aitor Alberdi, Aitor Franco eta Arkaitz Antza gaztei ezarritako sei urte eta sei urte eta sei hilabete arteko kartzela zigorra salatzeko. Manifestazioa Oreretako Zumarditik aterako da "Gure etxeko atea zabalik dute" lemapean.

LAB sindikatuak elkartasuna adierazi nahi die Oreretako gazteie. Bizi dugun testuinguru politikoan, gatazkaren konponbidean aurrera egiteko garaian, guztiz zentzugabea d da jarduera politikoa kriminalizatu eta zigortzea. Errepresio honen atzean min pertsonala eragiteaz gain, jarduera politikoa bera asimilatzea baitago. Hortaz, errepresio bideak atzean utzi eta Euskal Herrian agertoki demokratiko bat lortzeko deia egiten die LAB sindikatuak estatuei.

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Gabonetan egitekoa zen beiraren bilketako greba bertan behera utzi dute, azken orduetan akordioa lortu ostean 

LAB sindikatuak bertan behera utzi du abenduaren hasieran Enviser enpresan deitutako zazpi eguneko greba. Enviser enpresa beira biltzeaz arduratzen da Nafarroa osoan, eta hasiera...

Hilketa matxista Barakaldon

LABek bat egiten du Euskal Herriko Emakumeen* Mundu Martxak egindako irakurketarekin eta hark deitutako mobilizazioetan parte hartzera dei egiten du.

Jaurlaritza eroso dago Madrilen adostutako soldatak bere langileei inposatuta

EAEko Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrean argi geratu da Jaurlaritza Madrilen negoziatutakoa hemen inposatzera mugatzen dela, eta soldaten eta lan baldintzen negoziazioa hemen egiteari uko...