2025-12-06
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea Hiltzailea15 hildako lan istripuetan Euskal Herrian 2014ean

15 hildako lan istripuetan Euskal Herrian 2014ean

Martxoaren 25ean, 24 orduren barruan bigarren hildako baten berri izan dugu lan istripuz. Lehenengoa 48 urteko I.I.P. langilea lan istripu baten ondorioz hilik suertatu da Nafarroan. Hain zuzen ere, Poligono Comarca II-an (Barbatain-Ezkirotz) dagoen Ega Perfil, S.A. lantegian zendu da. Langilea, bere kamioian deskargatzeko zeukan karga, manipulatzen ari zen eta bere gainean erori zitzaion 5.000kg-ko bobina metalikoa..

Eraildako langilea autonomoa zen eta azpikontratazio kate luze baten kaltetua izan da. Izan ere, Ega Perfil enpresak duen FORFRESA probeedorak Transportes JJIL enpresa azpikontratatu zuen eta JJIL enpresak Transportes RIVED enpresan subkontratatu zuen. Hau da, funtzio bat egiteko 3 azpikontratazio!!

Bigarren heriotz istripua Elduainen izan da, 46 urteko langile bat suertatu da hilik. Langilea pinuak mozten ari zen eta bat gainera erori zaio. Oraingoz lan istripuaren gaineko informazioa eskasa bada ere, badirudi kasu honetan ere azpikontratazioa zegoela, papergintza enpresa bat egun mozketa lanak beste enpresa bati azpikontratatzen zizkion paper enpresa batena, hain zuzen ere.

LAB sindikatutik, prentsa ohar honen bitartez, hildako langileen senitarteko eta lankide guztiei gure dolumina eta elkartasuna helarazi nahi diegu.

Heriotz hauekin gutxienez 15 langile dira Euskal Herrian hil direnak aurten. (Araba 2, Bizkaia 5, Gipuzkoa 4 y Nafarroa 4)

Aldi berean, oroitarazi eta salatu behar da, pasa den urtean gutxienez 50 langilek bizitza galdu zutela beraien lanpostuan.

LABetik zenbait galdera eta kezka helarazi nahi dugu:

Kontratatzen duen enpresak lantokian dauden arriskuen inguruko informazioa behar bezala helarazten die subkontratazioan dauden langileei?
Kontratatzen duen enpresa eta subkontratazioan dagoen enpresaren arteko prebentzio koordinazioa eta lan osasunaren funtsezko informazioa (LPRL legearen 24.artikulua) bermatzen da?

Enpresa probeedorak prebentzio koordinazioa eta lan osasunaren funtsezko informazioa bermatzen du?
Langileak lan osasunaren inguruko formakuntza behar bezala jaso zuen?

Ikerketa ezberdinek nabarmentzen dutenaren arabera, subkontratazioan dauden enpresetan ezbehar-tasa handiagoa ematen da. Enpresen arteko prebentzio koordinazio faltaren ondorioz ezbehar-tasa areagotzen da eta enpresen arteko erantzukizuna ezkutatu ohi da.

Eta jakina, koordinazio eza honen ondorio larriak langileek pairatzen dituzte.

Enpresen arteko arduragabekeria onartezina da. Hori dela eta, beharrezko mekanismoak ezarri behar dira enpresen arteko prebentzio koordinazio berma dadin.

Izan ere, administrazioari, zehazki Lan Ikuskaritzari ere neurriak ezartzea dagokio, laneko arriskuen prebentzioen jarduerak berma daitezen. Izan ere, urtero garbiketa eta mendien mozketetan istripuak izaten dira hildakoa eraginez beharrezko diren neurri prebentiboak jartzen ez direlako.

Administrazio publikoetatik lan istripuak eta osasun galeren errealitatea izkutatzeaz arduratzen dira eta sinestarazi nahi digute dena ondo doala eta istripuak murriztu direla. LAB sindikatutik baieztatzen dugu lan istripuak gutxitu badira gaur eguneko testuinguru dela honen arrazoia. 2014. urteak hiru hilabete baino bete ez dituen honetan dagoeneko 15 dira lan istripuetan hildakoak.

Oraingoz zehaztuta dauden mobilizazioak hauek dira:

Heldu den ostiralean, martxoaren 28an, eguerdiko 13’00etan lan istripua gertatu zen Ega Perfil,S.A. enpresaren aurrean Nafarroan gertaturiko heriotzaren salaketa egiteko kontzentrazioa burutuko dugu, ELA, LAB, STEE-EILAS, HIRU eta EHNEk deituta.

Halaber, LABek Ega Perfil enpresan duen ordezkari sindikalaren bitartez 2 orduko lan uztea deitu du. Zehazki 13’00etatik 15’00etara bere produkzio guztia geldituko dute.

Mobilizaziorik gabe heriotza hauek geldiaraztea ezinezkoa izanen baita.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Zipreko PEO zentral sindikalaren kongresuan parte hartu du LABek

Zipreren batasunaren eta autodeterminazioaren aldarrikapenarekin bat egin du Igor Arroyo LABeko koordinatzaile orokorrak, Munduko Federazio Sindikaleko kide den zentral sindikalaren kongresuan. Horrez gain, sindikatuak...

Enplegu Publikoaren Legea Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eramateko asmoak euskararen aurkako oldarraldi judiziala larriagotuko du

Euskal jendartearen eta langile publiko gehienen iritziaren aurka, euskara gazteleraren maila berean kokatzea debekatu lezake ebazpenak, eta euskara bigarren mailako egoera subsidiariotik atera ahal...

LABek irmo salatzen du Donostiako Martutene auzoan 111 lagun kale gorrian utzi izana

Herritar orok bizitza bizigarria izateko duen eskubidea gogoratu du LABek, hori bermatzeko eskatu die instituzioei, eta horren alde antolatzeko deia ere egin du. Donostian...