2025-12-26
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaLan duin eta eskubide sozialen aldeko mobilizazioak Euskal Herrian

Lan duin eta eskubide sozialen aldeko mobilizazioak Euskal Herrian

Euskal Herria Martxan kanpainaren bigarren egunean mobilizazio ezberdinak egin ziren Irun, Errenteria, Elizondo, Altsasu eta Gasteizen. Lehenengo hiruetan lan duin eta eskubide sozialen aldeko elkarretaratze eta manifestazioak egin ziren eta Gasteizen berriz, egun ditugun politikak aldatzeko dagoen urgentzia aldarrikatu eta herri gisa gure politika propioak garatzen utz diezagutela exijitzeko Bizikleta Martxa bat egin zen.

Gaur arratsaldeko 19:00etan Herrialdeko Manifestazioa izango da Iruñean "Euskal Herria Martxan, lan duin eta eskubide sozialen alde" lemapean. Gainontzeko hiriburuetan datorren ostiralean burutuko dira mainfestazioak, azaroak 30, Bilbon arratsaldeko 18:30etan eta Gasteiz eta Donostian Arratsaldeko 19:00etan.
 
  

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Gabonetan egitekoa zen beiraren bilketako greba bertan behera utzi dute, azken orduetan akordioa lortu ostean 

LAB sindikatuak bertan behera utzi du abenduaren hasieran Enviser enpresan deitutako zazpi eguneko greba. Enviser enpresa beira biltzeaz arduratzen da Nafarroa osoan, eta hasiera...

Hilketa matxista Barakaldon

LABek bat egiten du Euskal Herriko Emakumeen* Mundu Martxak egindako irakurketarekin eta hark deitutako mobilizazioetan parte hartzera dei egiten du.

Jaurlaritza eroso dago Madrilen adostutako soldatak bere langileei inposatuta

EAEko Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrean argi geratu da Jaurlaritza Madrilen negoziatutakoa hemen inposatzera mugatzen dela, eta soldaten eta lan baldintzen negoziazioa hemen egiteari uko...