2025-12-19
HomeIndustriaEraikuntzaLemoizeko istripuaren harira, Bizkaiko eraikuntzako herrialdeko hitzarmena betetzea exigitzen du LABek

Lemoizeko istripuaren harira, Bizkaiko eraikuntzako herrialdeko hitzarmena betetzea exigitzen du LABek

Pasa den urriaren 15ean lan istripu berria izan zen Lemoizeko obra batean eta nola ez, berriro ere bereziki zigortutako sektore batean, eraikuntzan. Zoritxarrez, Felixen heriotzak ez du dagoeneko konponbiderik, baina guztion erantzunkizuna da, batez ere instituzio publiko eta enpresariena, langileen biziarekiko gutxieneko errespetua izatea.
Bitxia da OSALANek (Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea) istripua ez traumatikotzat jotzea, heriotza honen arrazoi naturalak aipatuz eta horrela, istripua ikertzea saihestuz.

LAB sindikatutik pentsatzen dugu lanaldi amaigabeak, laneko erritmo gehiegizkoak, azpikontratazioa, ebentualitatea; azken finean, herrialdeko hitzarmena ez betetzea eta honek dakarren sektorearen desarautzea funtsezko faktorea dela antzerako istripuak gerta daitezen.

Horren hamaika adibide ditugu. Adierazgarrienetako bat San Mames berriko lanetan aurki dezakegu. Ez dago gutxieneko segurtasun neurririk eta indarrean dagoen legedia ez betetzeak eta laneko erreformak enpresa handien irabazien mesedetara aplikatzeak antzerako egoerak sortarazten dituzte, beti langileoi bizitzea tokatzen zaizkigunak.

Hemendik administrazio publikoei exijitzen diegu herrialdeko eraikuntzako hitzarmena betetzea bermatzeko, gutxieneko lan baldintzen errespetuaren bermatzaile bezala.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek 600.000€ko kalte-ordaina lortu du eraikuntzako “autonomo” batentzat, lan-istripu larri baten ondoren

LABek aurrekaririk gabeko akordio bat lortu du eraikuntzako langile batentzat hiru metroko altueratik erori zena. Obran detektatu ziren segurtasun-gabezi larriak eta erorketen aurkako babes-neurri...

Kubarako osasun materiala biltzeko LABen kanpainak aurreikuspen guztiak gainditu ditu

Elkartasun kanpainak iraun duen bi hilabeteetan, 6 tona osasun material baino gehiago bildu dira, eta 185 kilo sendagai, denera 36.000 euroko balioa dutenak. Gainera,...

LABek deituta, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxe publikoetan mobilizazioak egin dituzte irakasleek

Hezkuntza Sailak %80 ordezkatzen duten sindikatuekin maiatzaren 9an sinatutako akordioan jasotzen diren hainbat puntu ez direla betetzen ari salatu dute dozenaka ikastetxetako ehunka irakaslek. LABek,...