2026-01-14

Langile bat hil da Astigarragan

39

Gaur asteartea, urriak 2, O.A. langilea hil da Astigarragako Aizkibel S.A. enpresan (Calcinor taldekoa). 38 urteko langilea da hildakoa, hormigoia fabrikatzen duen lantegi horretan lanean ziharduela, zulo batera erortzean gertatu da heriotz istripua. 
LAB sindikatutik lehenik eta behin, elkartasuna adierazi nahi diegu hildako langile gaztearen sendiari eta gertukoei nahiz lankideei. Modu berean gogor salatu nahi dugu gaurko heriotz honekin, Euskal Herrian 2012 hasieratik gaur arte gutxienez 39 langile hil direla.

Hau guztia dela eta, LAB sindikatutik mobilizatzera dei egiten dugu, guztion artean (langileok eta jendarteak orohar) sarraski hau amai dadin.

Ondorengo orduetan erantzun zabal eta anitza artikulatzen saiatuko gara. Era berean, LABek bat egiten du heriotz istripu hau salatzeko enpresan deitutako mobilizazioekin.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Berriro bildu da Arabako esku-hartze sozialeko sektoreko hitzarmen kolektiboaren mahaia negoziatzailea

Joan den urtarrilaren 8an, Arabako esku-hartze sozialeko sektoreko hitzarmen kolektiboaren mahaia negoziatzailea bildu zen berriro. Bilera hau urtebete baino gehiagoko blokeoaren ondoren egin zen,...

ELA, LAB, STEILAS, HIRU eta ETXALDE sindikatuek salatu dute Espainiako Gobernuak proposatutako LGSk ez diela Hego Euskal Herriko langile klasearen beharrei erantzuten

Martxoaren 17rako grebara deitzen dute, eta gutxieneko soldata Gasteizko eta Iruñeko Gobernuen eskumenpean egotea eta 1.500 eurotan ezartzea exijitzen dute. Espainiako Gobernuak 2026rako lanbide arteko...

LABek Bilboko etxebizitza komunitarioen barruan lan-esplotazioko sare matxista eta arrazista bat salatzen du

Hainbat langileen lekukotzari esker Bizkaiko enpresaburu baten puzzle matxista eta arrazista salata eta agerian utzi ahal izan dugu: etxebizitza komunitarioen sare baten jabea den...