2025-12-21
HomeIpar HegoaHaritikEnpleguari buruzko txostena. 2004 urtea (2005)

Enpleguari buruzko txostena. 2004 urtea (2005)

Informeak 2004. urteko Hego Euskal Herriko enpleguari buruz ematen dituen datuek prekarizatze hazkorraren errealitatea garbi uzten dute. 2004. urteak prekaritatearen marka historikoa gainditzearen ohore dudagarria du: kontratuen %92,5 aldi baterakoak izan ziren. Etengabeko lan erreformen ondorioz eta Lan Ikuskaritzaren moduko erakundeek kontratuetan egindako iruzurretan beste aldera begiratzearen ondorioz, gaur egun egiten den aldi baterako kontratazioaren erabilerak, aldi baterakortasuna patronalaren eskuetan dagoen tresna bilakatzen du, lan indarra enpresa irabazien interesen arabera erabiliz. Baina informean jasotako datu esanguratsuena eta arreta jartzea merezi duena, Administrazio publikoan enpleguak duen aldi baterakotasun portzentaia da.

 
{edocs}http://biltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/Haritik/04_Enpleguari%20buruzko%20txostena2004%20urtea%20%282005%29.pdf,350,465,link{/edocs}Euskaraz
{edocs}http://biltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/Haritik/04_Informe%20sobre%20el%20empleoEjercicio%202004%20%282005%29.pdf,350,465,link{/edocs}castellano

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek 600.000€ko kalte-ordaina lortu du eraikuntzako “autonomo” batentzat, lan-istripu larri baten ondoren

LABek aurrekaririk gabeko akordio bat lortu du eraikuntzako langile batentzat hiru metroko altueratik erori zena. Obran detektatu ziren segurtasun-gabezi larriak eta erorketen aurkako babes-neurri...

Kubarako osasun materiala biltzeko LABen kanpainak aurreikuspen guztiak gainditu ditu

Elkartasun kanpainak iraun duen bi hilabeteetan, 6 tona osasun material baino gehiago bildu dira, eta 185 kilo sendagai, denera 36.000 euroko balioa dutenak. Gainera,...

LABek deituta, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxe publikoetan mobilizazioak egin dituzte irakasleek

Hezkuntza Sailak %80 ordezkatzen duten sindikatuekin maiatzaren 9an sinatutako akordioan jasotzen diren hainbat puntu ez direla betetzen ari salatu dute dozenaka ikastetxetako ehunka irakaslek. LABek,...