2025-12-24
HomeI26 - Greba OrokorraGreba MartxaIruñerria eta Sakanako LABen Martxak helmugara iritsi dira

Iruñerria eta Sakanako LABen Martxak helmugara iritsi dira

Iruñerria zehar ibili den Greba Martxa helmugara irtsi da gaur, Alde Zaharrean. Martxa goizeko 11:00etan abiatu da Antsoainetik eta Txantrea zeharkatu du. Zanpantzar dozena bat buru zutela, ehunka pertsonek Zumalakarregi ataria zeharkatu dute, Nabarreriatik jaitsi eta Udal Plazan amaitzeko.

Bertan, LABeko bozeramaile Igor Arroyok martxistek eta oro har militantzia sindikal independentistak egindako lana goraipatu du. "Sindikalista abertzaleen txinaurri lanari esker, aldaketa politiko eta sozialaren atea ireki dugu Nafarroan. Orain indarrak bildu behar ditugu, herriz herri eta lantokiz lantoki, hiru aldarrikapenen inguruan: lehena, murrizketa politika amaitu eta AHT gelditu dadila; bigarrena, UPNren Gobernuak dimisioa eman eta hauteskundeak deitu ditzatela; eta hirugarrena, Foru Hobekuntzaren porrota ikusita, Nafarroaren etorkizun ekonomiko eta sozialaren inguruko eztabaida soziala ireki dadila". Internazionala eta Eusko Gudariak abestuz eman zaio amaiera martxari.

Martxistek 100 kilometro baino gehiago egin dituzte, 15:000 esku-orri banatu, 2.000 kartel jarri eta dozena bat ekintza eta batzar burutu. Ibilbidean zehar, ehunka lagunek egin dute bat Martxarekin, bereziki Atarrabia, Burlata, Arrotxapea, Berriozar eta Antsoainen. Iruñerriko Langabetuen Kolektiboko ordezkaritza batek ibilbide osoa egin du eta Sindicato Andaluz de Trabajadores SAT-eko Maria del Carmen Garciaren bisita ere izan dugu.

Bestalde, Sakanako martxa ere helmugara iritsi da, Irurtzunen eguerdian egindako manifestazioarekin. Ehunka lagunek parte hartu dute manifestazio horretan eskualdearen etorkizun ekonomiko eta sozialaren defentsan. Inasaren itxieraren ostean, Irurtzunen egitasmo industriala sustatu dezan eskatu dio LABek Nafarroako Gobernuari.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gabonetan egitekoa zen beiraren bilketako greba bertan behera utzi dute, azken orduetan akordioa lortu ostean 

LAB sindikatuak bertan behera utzi du abenduaren hasieran Enviser enpresan deitutako zazpi eguneko greba. Enviser enpresa beira biltzeaz arduratzen da Nafarroa osoan, eta hasiera...

Hilketa matxista Barakaldon

LABek bat egiten du Euskal Herriko Emakumeen* Mundu Martxak egindako irakurketarekin eta hark deitutako mobilizazioetan parte hartzera dei egiten du.

Jaurlaritza eroso dago Madrilen adostutako soldatak bere langileei inposatuta

EAEko Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrean argi geratu da Jaurlaritza Madrilen negoziatutakoa hemen inposatzera mugatzen dela, eta soldaten eta lan baldintzen negoziazioa hemen egiteari uko...