2025-12-29
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaLABeko Santurtziko Herri Biltzarrak Fagor Arrasaten izandako lan-istripua salatu du

LABeko Santurtziko Herri Biltzarrak Fagor Arrasaten izandako lan-istripua salatu du

LABeko Santurtziko Herri Biltzarrak mobilizazioa burutu du joan den uztailaren 26an Fagor Arrasaten izandako lan-istripua salatzeko. Aipatu istripuan larri zauritu ziren Azkoitian bizi den 33 urtetako J.C.A.C., pasa den abuztuaren 9an Gurutzeko Ospitaleko gelara eraman zutena eta Santurtziko auzokidea den 26 urtetako E.G.S., erreduren unitatean dagoena eta larritasunaren barruan eboluzio baikorra izaten ari dena.

Istripua uztailaren 26ko goizean gertatu zen bi langileek Fagor Arrasateko pezoi batean lan egiten zutenean. Lantegia Gipuzkoako udalerriko Nafarroa Etorbidean kokatuta dago. Langileak garbiketa lanak burutzen ari ziren automozio sektorerako makina-erremintaren ekoizpenera bideratutako lantegian. Biak dira Bilboko Work&Play enpresako langileak. Aipatu enpresa sarri azpikontratatzen ditu Fagor Arrasatek.

Aipatu istripuan, E.G.S. langileak bigarren eta hirugarren mailako erredurak izan zituen gorputzaren %90ean. Honetaz gain, leherketak sortutako gasa arnasteagatiko sindrome larria erakusten zuen.
J.C.A.C. langileak aldiz, bigarren eta hirugarren graduko erredurak izan zituen bere gorputzaren %15ean, zehazki eskuak, besaurreak eta aurpegian.

"Lan istripu gehiagorik ez. Prekarietateak hil egiten du" lemapean burutu den kontzentrazio honen bidez, LABeko Santurtziko Herri Biltzarrak, zauritutako langileei elkartasuna erakusteaz gain, lan-istripuak eta prebentzio neurri aski ezak salatu ditu.

Arratsaldean bertan, 19:30etan Santurtziko Ezker Abertzaleak kontzentrazioa burutuko du Santurtziko Udalaren aurrean arrazoi berdinarengatik, laneko prekarietatea salatzea.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

ELA, UGT eta CCOO-ekĀ Arabako ostalaritzako hitzarmenaren aurreakordioa sinatu dute eros ahalmena bermatu gabe eta errestaurazio modernoa sartu gabe

5 urte iraun duen negoziazioaren ostean patronalarekin egindako adostasuna urria da edukietan, eros ahalmenean eta sektoreko langile askoren lan baldintzak alde batera utzi dira,...

Gabonetan egitekoa zen beiraren bilketako greba bertan behera utzi dute, azken orduetan akordioa lortu osteanĀ 

LAB sindikatuak bertan behera utzi du abenduaren hasieran Enviser enpresan deitutako zazpi eguneko greba. Enviser enpresa beira biltzeaz arduratzen da Nafarroa osoan, eta hasiera...

Hilketa matxista Barakaldon

LABek bat egiten du Euskal Herriko Emakumeen* Mundu Martxak egindako irakurketarekin eta hark deitutako mobilizazioetan parte hartzera dei egiten du.