2026-08-16
HomeZerbitzu PribatuakBestelakoak11 lagun gehiago kaleratu dituzte gaur Panda Security-ren Bilboko bulegoetan

11 lagun gehiago kaleratu dituzte gaur Panda Security-ren Bilboko bulegoetan

Panda Security multinazionaleko langileek protesta egin zuten atzo aste honetan Bilbon urte hasieratik bertako bulegoetako 50 langile kaleratu izana salatzeko. Asteartean hedabideen aurrean adierazi zuten "egun batetik besterako kaleratzeak izan direla guztiak eta gaur salaketa hori berrestera gatoz", izan ere, zuzendaritzak beste 11 langileri jakinarazi die kale gorrian geratuko direla; guztira, oraingoz, 61 dira kaltetutako langileak.

Hori guztia salatzeko gaur berriro elkarretaratzea egingo dute langileek LABen babesarekin, multinazionalak Bilbon dituen bulegoen aurrean (Gran Vía 4), arratsaldeko 14.45etan.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Mugikortasun arriskuek eta prekaritateak lan koktel hilgarria osatzen dutela salatu dugu

LAB sindikatuak jakin duenez, Said El Hadi 42 urteko Funeseko bizilaguna hilaren 5ean hil zen Azkoienen, zirkulazio-istripu batean, eta, egiaz, in itinere lan-istripu baten...

Kaleratutako 13 lankideak berronartzea eskatu dute Konecta BTOko langileek

Lanuztea egin dute eta El Correo-ren Bilboko egoitzaren aurrean mobilizatu dira. Vocento da, Iberdrolarekin batera, Konecta BTOko bezero nagusia. Gaurkoa izan da langileek egin...

Osasunbideak ez ditu hizkuntzak baloratzen langile fakultatiboen deialdietan

Hizkuntzen balorazioa ezartzen duen araudi berriaren aplikazioari zor zaio. Azken hau euskararen dekretu gisa ezagutzen da. 2025ean horren inkoherentzia eta bidegabekeriak salatu genituen, eta...