2025-12-21
HomeUncategorizedElkarretaratzeak zerbitzu publikoen aurkako erasoa salatzeko

Elkarretaratzeak zerbitzu publikoen aurkako erasoa salatzeko

LABek Euskal Sektore publikoaren defentsa irmoa egin eta Burujabetza politiko eta ekonomikoa aldarrikatuko du bihar Hego Euskal Herriko hiriburu eta eskualde buruetan.


PPren Gobernuak hartu azken neurriak arlo publikoko langileen aurkako eraso zuzena izateaz gain sektore publiko osoaren kontra doaz eta jendarte guztiari eragiten diote. Frogatua dago ezarri dituzten neurriek ez dutela ezer konpontzen, alderantziz bide honek hondamendira eramango du euskal jendartea.

Elkarretaratzeak
LAUDIO: 12:00 Udaletxe aurrean

GASTEIZ: 12:00 Udaletxe aurrean

EZKERRALDEA: BARAKALDO: 12:00 Herriko Plazan

ESKUMALDEA: GORLIZeko OSPITALA 12:30 Ate nagusiaren aurrean

BUSTURIALDEA: BERMEO: 12:00 Udaletxe aurrean

LEA-ARTIBAI: LEKEITIO: 12:00 Udaletxe aurrean

DURANGO: 12:00 Udaletxe aurrean

BILBO: 12:00 Udaletxe aurrean

BASAURI: 12:00 Udaletxe aurrean

DONOSTIA: 12:00 Alderdi Eder

TOLOSA: 12:00 Udaletxe aurrean

DEBALDEA: ARRASATE: 12:00 Udaletxe aurrean

OARSO: IRUN: 12:00 Udaletxe aurrean

IRUÑEA: 12:00 Udaletxe aurrean

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek 600.000€ko kalte-ordaina lortu du eraikuntzako “autonomo” batentzat, lan-istripu larri baten ondoren

LABek aurrekaririk gabeko akordio bat lortu du eraikuntzako langile batentzat hiru metroko altueratik erori zena. Obran detektatu ziren segurtasun-gabezi larriak eta erorketen aurkako babes-neurri...

Kubarako osasun materiala biltzeko LABen kanpainak aurreikuspen guztiak gainditu ditu

Elkartasun kanpainak iraun duen bi hilabeteetan, 6 tona osasun material baino gehiago bildu dira, eta 185 kilo sendagai, denera 36.000 euroko balioa dutenak. Gainera,...

LABek deituta, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxe publikoetan mobilizazioak egin dituzte irakasleek

Hezkuntza Sailak %80 ordezkatzen duten sindikatuekin maiatzaren 9an sinatutako akordioan jasotzen diren hainbat puntu ez direla betetzen ari salatu dute dozenaka ikastetxetako ehunka irakaslek. LABek,...