2026-11-13
HomeEkintza Sindikala0-3 zikloa babestea eskatzeko manifestazioa egin dugu Iruñean

0-3 zikloa babestea eskatzeko manifestazioa egin dugu Iruñean

0-3 urtekoen hezkuntza zikloko sindikatu guztiok manifestazioa egin dugu gaur arratsaldean Iruñean, Carlos Gimenok zuzentzen duen Hezkuntza Departamentuari exijitzeko behingoz har dezala ziklo horren ardura, 0-3 zikloa hezkuntza baita. 300 pertsona elkartu dira mobilizazioan.

Martxoan zehar, 0-3 urtekoen zikloan ordezkaritza dugun sindikatu guztiek (LAB, ELA, STEILAS, AFAPNA, UGT eta CCOO) Hezkuntza Departamentuari, dagokion moduan, lehenengo ziklo horren kudeaketa bere gain hartzeko eskatuz hainbat kontzentrazio egin ditugu. Gure beste eskarietako bat, Departamentuarekin, sektoreko langileak eta haien ordezkari sindikalak elkartu eta elkarrekin lan egin ahal izateko foro bat eratzea da.

Sindikatuok uste dugu proiektu pilotu hau aurrera eramaten ari direla Nafarroan dauden zerbitzu honen beharren azterketa sakon bat egin gabe, hau da, itxaron zerrendan geratzen diren haurren adina kontuan hartu gabe, hizkuntza eredu ezberdinetan dagoen eskaria kontuan hartu gabe… Uste dugu hori guztia alde batera utzi dutela eta, beraz, proiektu honek ez diela erantzungo Nafarroako familien benetako beharrei.

Martxoaren 20an, bilera egin genuen Hezkuntzako zuzendari Gil Sevillanorekin eta 0-3 zerbitzuko zuzendari Iraida Salaberrirekin, baina orduko hartan argi gelditu zitzaigun gauza bakarra izan zen Departamentuaren planifikazio eta zehaztasun falta.

Jaso genuen informazio berri bakarra izan zen gela hauetako langileak Hezkuntza Departamentuko Haur Eskoletako langileak izango direla. Eta informazio horrek zalantza berri asko sortzen dizkigu: nolakoa izango da bere ordutegia, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko profesionalena bezalakoa edo Nafarroako Gobernuko haur eskoletako langileena bezalakoa? Eta egutegia? Eta zer gertatzen da jantokiarekin? Ezberdintasun horiekin guztiekin beste arrakala bat sortuko da funtzio eta kualifikazio berdina duten langileen artean?

Egoera honetan, ikusten dugu Departamentuak ez duela inolako asmorik Carlos Gimeno kontseilariak horrenbeste aipatzen duen kudeaketa amankomun hori bermatze aldera lan egiteko. Nahiz eta Departamentuak behin eta berriz harro esaten duen Nafarroako Haur Hezkuntzako lehen zikloko lehentasunezko eredua haur eskolak direla, errealitatea da ez diola jaramonik egiten.

LAB, ELA, STEILAS, AFAPN,· UGT eta CCOOek Hezkuntza Departamentuari eskatzen diogu 0-3 zikloa behingoz bere gain har dezala eta 2 urtekoen gela hauen proiektua bezalako adabakiak egiteari utz diezaiola.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABen balorazioa azaroaren 11ko greba orokorrari buruz

1. Euskal langileriaren indar erakustaldi berria izan da. Deialdia estatuko egun berean eta mobilizazio propioekin egitea erabaki zuzena izan dela frogatu da. Hego Euskal Herrian...

Etxebizitza eta soldata duinak bermatzeko eta eskuin muturrari aurre egiteko deia egin dugu EH Bilduk eta LABek

Azaroaren 11ko greba orokorraren biharamunean, milaka lagunek soldata duinen eta etxebizitza eskubidearen alde kaleak hartu ondoren, LABek eta EH Bilduk bilera publikoa egin dute, grebaren aldarrikapenak eta aurrera begirako erronkak aztertzeko. Bilkura horrekin abiatu du LABek hainbat eragilerekin egingo duen bilera sorta, egungo etxebizitza politikak eraldatzeko proposamenak egiteko. EH Bilduren aldetik ekintza politikoko idazkari Arkaitz Rodriguez, Espainiako Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburu Oihana Etxebarrieta eta etxebizitza idazkari Xabier Astigarraga aritu dira, eta LABen aldetik Garbiñe Aranburu koordinatzaile orokorra eta Iratxe Delgado eta Jaime Iribarren Ekintza Sozialeko kideak.

EAJri gogorarazten diogu aukera duela atzo ehunka mila herritarrek egindako aldarriari modu positiboan erantzuteko

Bermeon berreskuratutako etxebizitza turistikoaren giltzak herriaren esku utzi ditu sindikatuak, eta amaitutzat eman du ekimena.