2026-09-05
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaGaur greba eguna Osakidetzan murrizketen aurka

Gaur greba eguna Osakidetzan murrizketen aurka

Gaur, abenduak 4, Osakidetzako langile guztiak grebara deitu ditugu. Greba honekin ekainean gure osasun zerbitzuetan eman diren murrizketen aurka hasi genuen mobilizazio fase bati bukaera emango diogu. Osakidetzak proposamen errealik egingo ez balu sindikatuok mobilizazioak bultzatzen jarraituko dugu. Gaur hiru hiriburuetan manifestazioak burutuko ditugu eguerdiko 12etan.

Osakidetzako Zuzendaritzak eragindako murrizketa ezberdinek langileak mobilizazio ezberdinak egitera behartu ditu, abenduak 4an mobilizazio fase honi bukaera emango diogu Osakidetza osoko greba orokor batekin.

Sindikatuok galdutako enplegua berreskuratzea eskatzen jarraitzen dugu, lan-kargak murriztea eta soldata eskala bikoitzak desagertzearekin batera. Eskaera hauei Zuzendaritzak mugimendu mediatikoekin bakarrik erantzuten du. 484 plazatako 2014-2105 EPEa hori besterik ez baita, kontuan hartuta enpresa honetan 8.000 behin-behineko langile baino gehiago daudela eta urtero 500etik gora pertsonek hartzen dutela erretiroa. Zuzendaritzak Mahai Sektorialaren bilerarik ere ez du aurreikusten, honek argi erakusten du bere negoziaketa borondate falta.

SATSE, ELA, LAB, SME-FHH, CCOO, UGT eta ESK sindikatuok negoziatzeko borondatea berresten dugu, baita mobilizazioarekiko konpromisoa ere negoziatzeko borondate erreala lortu arte. Horregatik, greba honen ondoren mobilizazioekin jarraituko dugu, beti enplegua lehenesten zerbitzuaren kalitatearekin batera.

Lantokietan bizi den giroak argi erakusten du mobilizazio guztietan hau izango dela arrakastatsuena eta jarraipen honek gure osasun publikoaren balioa aldarrikatzeko indarra ematen digu.

Horregatik guztiarengatik gaurko greban parte-hartzeko deia luzatzen dugu. Greba abenduak 3an hasiko da gaueko 22:00etan eta abenduak 4ko 22:00etan bukatuko da. Hiru hiriburuetan manifestazioak burutuko ditugu eguerdiko 12etan.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Ikasturte berrian, zaharrak berri Nafarroako irakaskuntzan

2026/2027 ikasturte berriari ekin diogu eta Nafarroako hezkuntzako langileak gogotsu daude parean ditugun erronka guztiei aurre egiteko. Edonola ere, berriz ikus dezakegu Hezkuntza Departamentuak...

LABek Lizarraldean arreta traumatologikoa bermatzeko exijitzen du

LAB sindikatuak hilabeteak daramatza Lizarrako Osasun Barrutiko Traumatologia Zerbitzuaren egoera monitorizatzen. Bete gabeko guardia-aldiak daude, itxaron-zerrendak handitu dira, hainbat paziente Iruñera bideratu dira eta...

[IRITZIA]: Irakasgaiak Cardiffetik: burujabetza, klasea eta kultura

Jarraian irakur dezakezue Koldo Saenz LABeko Nazioarteko arduradunaren iritzi artikulua. LAB Cardiffen izan berri da, Eskoziako ordezkaritza batekin batera, Galesko UNDEBek antolatutako topaketa batean, azken...