2024-09-21
HomeLAB SindikatuaDelegatuen BatzarraLABeko delegatuen batzarrak eta mobilizazioak Iruñean eta Gasteizen

LABeko delegatuen batzarrak eta mobilizazioak Iruñean eta Gasteizen

Astelehenean, URRIAK 3, delegatuen batzarrak eta mobilizazioak egingo ditu LAB sindikatuak Araban eta Nafarroan. Munduko Sindikatuen Federazioak (MSF) egun horretarako deitua duen Ekintza Egunarekin bat eginez, Euskal Herriari begirako irakurketa egingo du LABek. Delegatuen batzarretan sindikatuaren lan lerroak eta ildoak eztabaidatu eta sakonduko dituzte lehenik, eta ondoren, mobilizazioen txanda izango da. 
Irakurketa beraren barruan, mobilizazio bakoitzak aldarrikapen jakin bat jasoko du: KALITATEZKO ENPLEGUArena GASTEIZEN, eta IRUÑEAkoan, berriz, Nafarroako Gobernuaren eskutik datozen murrizketa eta neurri larrien aurrean, KALITATEZKO ZERBITZU PUBLIKOAK aldarrikatuko dituzte Iruñean:

GASTEIZ: 12.00etan Aldabe Gizarte Etxearen aurrean. Adierazpenak lehenik, eta segidan GIZA-KATEA abiatuko da, kalitateko enpleguaren aurrean. Ekin alternatibari! No a los despidos.

IRUÑEA: 12.00etan Carlos III. zinema atarian. AINHOA ETXAIDEren adierazpenak lehenik, eta segidan, manifestazioa, Zerbitzu publikoen alde. Ekin altenatibari! No a los recortes lelopean.
 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Jaso Tower Craneseko langileek greban jarraitzen dute

Zuzendaritzaren borondate falta dela eta, greba eta mobilizazioen bideari jarraitu beste irtenbiderik gabe daude langileak. Gaurkoa bosgarren greba eguna izan dute, eta manifestazioa egin dute Idiazabalen barrena. Datorren asteartean (hilak 24) berrekingo diete lanuzteei, ostiralera arteko greba dagoelarik aurreikusita.

Bilboko hiribilduaren mantentze elektrikoari buruzko agiri teknikoa inpugnatu dugu, hitzarmena ez betetzeagatik

2024ko irailaren 4an, Bilboko Udalak argitara eman zituen Bilboko argiteria publikoaren eta instalazio elektriko eta osagarrien mantentze- eta kontserbazio-zerbitzuaren lizitazio berriaren agiri teknikoak. Agiri horietan, Bilboko Argiakeko 39 langile agertzen dira langile subrogagarri gisa, eta subrogazio-zerrendatik kanpo geratzen dira mantentze elektrikoko zerbitzuko obren atalari atxikitako 9 pertsonak.

Karrera profesionala guztiontzat exijitu dugu

Sindikatuak Nafarroako Parlamentuaren aurrean elkarretaratzea egin du gaur goizean helburu bikoitz bati jarraiki: batetik, ateez bestaldean izenpetu behar zen akordioa ospatzeko, zeinaren bitartez Osasunbideko 3.000 langile baino gehiagorentzako karrera profesionala onartuko baita; eta bestetik, eskubide hori bera gainerako langileentzat ere zabal dadila aldarrikatzeko. Egun historikoa dela nabarmendu dute, borroka sindikalaren beharra eta garrantzia azpimarratzearekin batera.