LAB SINDIKATUA

2019/01/18 :: 21:44

Azken Eguneraketa:2019/01/18 :: 9:35

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Babes eta elkartasun osoa eskaini nahi diegu Gasteizko Mendizabalako ikastetxean itxialdia hasi duten irakasle teknikoei

Partekatu albistea

Irakasleek agerraldi bat egin dute gaur.Irakasleek agerraldi bat egin dute gaur.

Denbora luzez bizi duten babesgabetasun egoera salatu ondoren, urrats bat gehiago eman eta itxialdia egitea erabaki dute beraien eskubideen defentsan.

Gaur egungo araudiekin lanbide heziketako ikasgai teknikoetan irakasle lanbidean hasteko bi bide daude: ordezkoen zerrendaren bidez eta oposizio bidez.

Ulergaitza egiten bada ere, araudiak ezberdinak dira. Ordezkoen zerrendan sartzeko eskakizunak zabalagoak dira. Lanbide heziketako goi mailako titulazio askorekin ordezkoen zerrendan izena emateko aukera dago (prestakuntza pedagogikoa izanda). Eta gaur egun langileen zati handi bat multzo honetan kokatzen da.

Oposizio bidez, aldiz, lanbide heziketako goi mailako ikasketa gutxik ematen dute aukera irakasle tekniko gisa sartzeko. Eta beste kasu gutxi batzutan, 2007. urtea baino lehen bi urteko lan esperientzia egiaztatuta. Gainontzeko lanbide heziketako titulazioa duten langileek, nahiz eta gaur egun irakasle gisa lanean egon, ez dute inoiz aukera izango oposizioetara aurkezteko.

Gainera, datozen urteotan lanpostu asko oposizio bidez egonkortuko dela kontuan hartzen badugu eta eredu berriaren arabera oposaketak gainditutakoei 6 puntu emango balizkiite, egoera oso larrian geratuko lirateke langile hauek. Urteetan hezkuntzan zerbitzuak emanda, lanbide heziketaren zutabe garrantzitsu bat eraiki duten irakasle asko lanpostua galtzeko bidean egon daiteke neurririk hartzen ez bada.

Honi guztiari prestakuntza pedagogikoari dagokion arazoa gehitu behar diogu. Aparteko azterketa merezi duena.

Hezkuntza Sailaren ardura da arazo larri honi irtenbidea ematea. Urgentziazko neurri hauek eskatzen dizkiogu:

1. Egoeraren diagnostiko zehatza egitea, egoera honetan zenbat langile eta zein titulaziorekin aurkitzen den aztertuz.

2. Beharrezko araudi aldaketak egin langile hauei sarbidea errazteko.

3. Egoera konpontzen den bitartean irakasle teknikoen oposiziorik ez deitzea.

 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.