LAB SINDIKATUA

2018/12/15 :: 19:39

Azken Eguneraketa:2018/12/14 :: 12:34

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Herriak du hitza eta erabakia

Gure Esku Dago dinamikak igandean egingo dituen herri kontsultetan parte hartzeko deia egin dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABek bat egin du igandean Donostian, Irunen, Zallan, Balmasedan eta Alonsotegin egingo diren herri kontsultekin. Hain zuzen ere, sindikatua Euskal Herriaren etorkizuna erabakitzearen alde dago, erabakitzeko eskubidea beharrezkoa ikusten duelako egoera laboral eta soziala iraultzeko. Oinarri berriak dituen jendarte eredu askea nahi du LABek, eta langileek aukera paregabea dute hitza eta erabakia aktibatzeko eta euren borondatea adierazteko Gure Esku Dago dinamikak antolatu dituen herri kontsultetan.

Gernikan izango gara larunbatean, askatasuna erabakitzea delako

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Larunbat honetarako, irailak 29, ekitaldi "berezi eta historiko" bat iragarri du Gure Esku Dagok, Kataluniako urriaren 1eko erreferendumaren urteurrenaren harira. Hain zuzen ere, erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak ekitaldi bat antolatuko du Gernikan, demokraziaren defentsan eta Kataluniari, preso politikoei, exiliatuei eta errepresaliatuei eta haien senideei elkartasunez. Gernikan batu nahi dituzte Euskal Herriko eta Kataluniako eragile politiko eta sozialak zein erabakitzeko eskubidearekin bat egiten duten herritarrak, eta tartean izango da LABeko ordezkaritza bat, sindikatuko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu buru duela.

"Nahi al duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa geure kabuz eta aske erabakitzea?"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Donostia Galdeketa dinamikak azaroaren 18ko herri galdeketaren galdera aurkeztu du. Donostia aitzindari izango da, hautetsontziak kalera aterako dituen lehen euskal hiriburua izango baita.

Erabakitzeko eskubideak bidea egiten jarraitzen du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gure Esku Dago dinamikaren giza kateak Gasteiz, Bilbo eta Donostia lotu ditu gaur, “Eman eskua etorkiZUnari” leloarekin, milaka eta milaka herritarren ekarpenarekin. LAB sindikatuak bat egin du deialdiarekin, eta sindikatuko ordezkaritza zabal batek hartu du parte; Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak, esaterako, Donostian izan da. "Langile bezala, ezinbestekoa da erabakitzeko eskubidean sakontzea eta burujabetza eskuratzea. Hemen lan egiten dugu, hemen bizi gara; hortaz, hemen erabaki nahi ditugu lan harremanak, babes soziala, pentsioak eta sistema matxista honi aurre egingo dion sistema parekidea. Milaka arrazoi ditugulako hemen gaude gaur" adierazi du.

Page 1 of 11

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.