LAB SINDIKATUA

2017/10/18 :: 5:43

Azken Eguneraketa:2017/10/17 :: 13:18

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Maiatzaren Lehena 2015

MAIATZAREN LEHENA. MOBILIZAZIOEN ARGAZKIAK

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABek aurtengoan ere Maiatzaren Lehena eskualdeka burutuko du. Hona eman burututako mobilizazioen argazkiak. Langileok borrokan Euskal Herria aldaketa bidean.

Ainhoa Etxaide: «Sindikalgintza inoiz baino beharrezkoagoa da»

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABeko idazkari nagusia, Ainhoa Etxaide, Gasteizen izan da Maiatzaren Lehenari begira sindikatuak antolatutako mobilizazioen baitan. Bertan, besteak beste, inposatu nahi diguten ereduaren aurka eta Euskal Herriak behar eta aldarrikatzen duen berriaren eraikuntzan burujabetza estrategia baten beharra aldarritu du. Gobernuek geldirik dauden sindikatuen nahiaren aurrean Etxaidek,  LABen 40 urteko ibilbidean gertatu ez den bezala, oraingoen ere gure bidetik ateratzea ez dutela lortuko adierazi du.

Milaka langilek LABekin bat egin dugu Maiatzaren Lehenean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

"M1. LANGILEOK BORROKAN. Euskal Herria aldaketa bidean" lelopean milaka langile kalera atera gara gaur, Maiatzaren Lehena, LABek Euskal Herrian deitutako mobilizazioekin bat eginez. 25 mobilizazio burutu ditugu Euskal Herriko herrialde eta eskualdeetan alternatibak baditugula aldarrikatzeko eta inposatu nahi diguten eredu neoliberalaren kontra borrokatzen jarraituko dugula ozen esateko. Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusia Gasteizko mobilizazioan parte hartu du, eta bertatik LABen 40 urteko ibilbidean gertatu ez den bezala, oraingoen ere gure bidetik ateratzea ez dutela lortuko adierazi du. Interbentzioraren amaiera gerturatutako jendea zoriondu nahi izan du independentziaren eta sozialismoaren borrokarrekin amaitu nahi dutenen amets gaizto izateagatik.

 Ainhoa Etxaide: «Sindikalgintza inoiz baino beharrezkoagoa da»
 MAIATZAREN LEHENAren ARGAZKIAK HERRIZ-HERRI
 MAIATZAREN LEHENEKO ARGAZKI GALERIA (Flickr)

Langileon aldarrikapenak kalean dira jada!

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Marcha PotasasPamplona 40° aniversario del mítico encierro y del nacimiento delSindicatoMarcha PotasasPamplona 40° aniversario del mítico encierro y del nacimiento delSindicato
Maiatzaren Leheneko LABen mobilizazioak martxan dira jada. 9.30etan Potasatik Iruñera Martxari hasiera eman zaio iraganeko borrokak gogoan, geroaren alde borrokan gaudela adierazteko. Urola Kostan ere Zestoan 12:00etan izango den manifestaziorekin bat egingo duten bi zutabeak bidean dira. 

Page 1 of 3