LAB SINDIKATUA

2018/11/21 :: 10:35

Azken Eguneraketa:2018/11/20 :: 14:06

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Azaroak 25

Epaitegien aurrean mobilizatuko gara ostiralean, emakumeentzat justizia aldarrikatzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Agerraldi bat egin dugu Bilbon, azaroaren 25ari begira antolatu ditugun ekimenak aurkezteko, hots, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunerako deitutako mobilizazioen berri emateko, ostiralean gauzatuko ditugunak. Era berean, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Epaitegien egoera jasotzen duen txosten bat osatu dugu, eta horren aurkezpena egin dute LABeko Zehar lerrotako arduradun Arantza Vazquezek, Idazkaritza Feministako idazkari Eli Etxeberriak, sindikatuko Justiziako arduradun Alaitz Jauregik eta Loreto Cabo delegatuak. Egoeraren diagnostikoa ez ezik, hutsuneak konpontzeko proposamenak ere planteatu ditugu txostenean. 

Inork ikusi nahi ez duen zapalkuntza ikusgarri egin dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

“Lan duina, bizi duina” Ekimen Ibiltariak lehen lerrora eraman ditu emakumeak, azaroak 25aren etorrerarekin; Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean, alegia. Hala, solasaldi bat egin dugu Bilbon, etxeko langileen egoerari buruz hitz egiteko, “Inork ikusi nahi ez duen zapalkuntza hirukoitza” leloarekin. "Euskal Herrian beste eredu bat behar dugu, lanaren, denboraren eta aberastasunaren banaketa zuzenean oinarritua. Kalitateko zerbitzu publikoen sarea gogoan hartuko duena eta ikuspegi oso batez zaintza bere gain hartuko duena; alegia zaintzeko, ez zaintzeko eta zainduak izateko eskubidea bermatuko diguna. Eta baita sexuaren araberako lan banaketa, esplotazioan eta emakumeen aurkako indarkerian oinarrituko ez duena", aldarrikatu dugu.

Mugimendu feministak larunbaterako deitutako mobilizazioekin egin dugu bat

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Azaroak 25 Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, mugimendu feministak larunbaterako deitutako mobilizazioekin egin dugu bat. Era berean, larunbatean bertan, LABetik solasaldi bat egingo dugu Bilbon, etxeko langileen egoerari buruz hitz egiteko, “Inork ikusi nahi ez duen zapalkuntza hirukoitza” leloarekin.

Biolentzia matxistaren aurka, urrats feminista

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Biolentzia matxistak gure biziak baldintzatzen ditu. Beldurraren bitartez emakumeon eskubideak zapaldu eta bigarren mailako hiritarrak bilakatzea du helburu. Biolentziaren espresio gorena  fisikoa bada ere, milaka espresio eta aurpegi ditu biolentzia matxistak. Etxean, kalean, lanean, eskolan, jaietan... matxismoaren adierazpenak pairatzen ditugu, egungo jendartean oso errotuak daudelako eta onartu egiten direlako. Honen ondorioz, egoera hauek “normaltasunez” bizitzera behartzen gaituzte, arazo indibidual gisara salduz.

Prekarietatetik irtetea gure eskubidea da eta hortara goaz

E-posta Inprimatu PDF fitxategia


Indarkeria sexista, indarkeria fisiko edo psikologikotik haratago doa, indarkeri sexistak milaka aurpegi ditu. Horregatik, gaur, azaroaren 25an, Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna dela-eta, emakumeek lan munduan pairatzen duten prekarietatea azalaratzeko asmoz Gasteizko Boulevard merkataritza-gunean mobilizatu gara. Bertan sektore honetako langileek bizi duten prekarietate egoera salatuz.  

AZAROAK 25. PREKARIETATEA INDARKERIA DA!!

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Prekarietatea, azken urteetan jendarte osoan hedatu eta langile sektore ezberdinetara zabaldu den errealitatea bada ere, emakumeontzat ez da gauza berria. Emakumeok aspalditik pairatzen dugun fenomenoa da prekarietatea. Aspalditik pairatzen egon izanik ere, askotan prekarietate honek suposatzen diguna erlatibizatzera eta egoera hauek arruntzat jotzera eraman gaitu.

Prekarietatea indarkeria da, eta bertatik irtetea, zure eskubidea

E-posta Inprimatu PDF fitxategia


IRITZIA.- Izaskun Garcia Bordagarai, LABeko Zeharlerroetako idazkaria

Ainhoa Etxaide: “Indarkeriaren alternatiba bestelako jendarte bat eraikitzea da”

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako eguna dela eta, LAB sindikatuak harreman erronda bat burutuko du Hego Euskal Herriko mugimendu feministako eragile ezberdinekin. Harreman horien baitan, gaur, azaroak 23, Donostiako Emakumearen Etxean LABeko ordezkariak Bilgune Feminista eta Malenetxea Emakume Migranteen Elkarteko kideekin batu dira. 

AZAROAK 25
 Prekarietatea indarkeria da, eta bertatik irtetea, zure eskubidea
(Izaskun Garcia Bordagarai)

MOBILIZAZIOAK
LAB Gasteizen mobilizatuko da goizean.
Donosti
a: 19:00etan Bulebarrean
Gasteiz: 19:30etan Andra Mari Zuria
Iruña: 20:00etan Gaztelu Plazan
Bilbo: 19:30etan Arriagan

Page 1 of 3

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.