2025-12-16
HomeEkintza SindikalaZure lan egoera ez da normala

Zure lan egoera ez da normala

Gure lan egoera ez da normala. Prekarietatea olio-orbana bezala zabaltzen ari da langileon artean, laneko babesgabetasun egoera gero eta nabarmenagoa da. Prekarietatea normalizatzeko asmoz, sinestarazi nahi digute dagoena onartu beste erremediorik ez dugula lan bat izateko, baina gertatzen ari den hau ez da normala. 

Gaur lanpostu bat izateak ez gaitu pobrezia arriskutik salbuesten, atera kontuak. 1200 euroz azpiko soldatak, egonkortasun eza, lanaldi partzialen ugaritzea, lan ordutegien etengabeko aldaketa, ordu estrak egin beharra… prekarietatera garamatzen baldintzak dira guztiak eta prekarietateari aurre egiteko modu bakarra dago, langileok antolatzea.

Antolatu eta aktibatu, prekarietatearekin amaitu eta lan baldintza duinak lortzeko LABetik planteatzen ditugun bost ardatzen inguruan: enpleguaren defentsaren baitan 35 orduko lanastea; lansari duinen bidean 1200 euroko gutxieneko soldata; aukera berdintasuna; euskara eta lan-osasunerako eskubidea.

Bide horretan, urrats berria ematera goaz. Lan munduan ekintza sindikala berritu eta indartzeko dinamikaren baitan, oraingoan, prekarietateak gogorren jotzen dituen kolektiboei, sektore feminizatuak kasu, sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpaina abiatuko dugu. Gure lan egoera, zure lan egoera, ez da normala, eta horri buelta ematea gure esku dago.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Asuncion Klinikako enpresa batzordeak agerraldia egin zuen atzo, Eusko Legebiltzarrean

Urtebeteren ondoren berriz ere gure hitza eta iritzia zuen aurrean plazaratzeko etorri gara. Esan bezala, hainbat hilabete eta gero, hemen aurkitzen gara, zuen aurrean,...

CTLpack-eko langileek euren hitzarmenaren negoziazio egoera salatu dute eta bidezko hitzarmenaren aldeko mobilizazioak hasi dituzte

Ohar honen bidez, CTLpack Vitoria S.A. (lehen Tuboplast Hispania) enpresako ESK, ELA, CCOO, LAB, USO eta UGTko atal sindikalek publikoki salatu dute Hitzarmen Kolektiboaren...

Martxoaren 17an, greba orokorra: LGS hemen erabaki

ELAk, LABek, Steilasek, Hiruk eta Etxaldek greba orokorra deitu dute datorren martxoaren 17an, Hego Euskal Herrian gutxienez 1.500 euroko LGS bat ezar dadin galdegiteko. ELAk,...