2026-06-18
HomeEkintza SozialaPolitika publikoakZerbitzu Publikoetan lanuzteak jarraipen oso zabala izan du

Zerbitzu Publikoetan lanuzteak jarraipen oso zabala izan du

ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek oso balorazio positiboa egiten dute grebak eta hiriburuetako mobilizazioek izan duten erantzunaz. 22.000 pertsonatik gora parte hartu dute eguerdiko manifestazioetan

Zerbitzu publikoetan deituriko grebak jarraipen oso zabala izan du sektore ezberdinetan. Oso aipagarriak izan dira Donostia (7.000), Bilbo (10.000) eta Gasteizen (5.000) izandako mobilizazioak. Guztira 22.000 pertsonatik gora atera dira kalera. Manifestazioak greba deialdiaren oihartzunaren isla garbiena izan dira.

 Mobilizazioen argazkiak
 Bilboko manifestazioaren bideoa
 Manifestazioen bideoa
 Arantza Sarasola, LABeko Zerbitzu Publikoen Federazioko idazkaria
Sektore ezberdinetan eragina

Herri eta Foru Administrazioan grebaren erantzuna oso zabala izan da. Udaletxeetako langileen erantzuna %80koa izan da. Benetan deigarria hiriburuetan izandako jarraipena, Gasteizko Udalean %65, Donostiakoan %75 eta Bilbokoan %80koa.

Erabatekoa izan da Tolosa, Zumarraga, Usurbil, Ordizia, Hernani. Andoain, Billabona, Urretxu, Legazpi, Arrasate, Bergara, Aretxabaleta, Mutriku, Deba, Azkoitia, Zarautz, Zestoa, Azpeitia, Zumaia, Lezo, Durango, Zornotza, Gernika, Bermeo, Lekeitio, Ondarru, Arrigorriaga, Laudio, Lemoa, Igorre, Zeanuri, Sopelana, Plentzia, Muskiz, Zierbana, Agurain, Dulantzi, Asparrena, Murgia eta beste hainbat herri txikiagotan.

%70tik gorako erantzuna izan da Basauri, Galdakao, Leioa, Erandio, Errenteria, Hondarribia, Eibar etaOrtuellan.

Azkenik, %50 ingurukoa izan da Portugalete eta Santurtzin.

Bestalde, Foru Aldundietan jarraipena desberdina izan da arloka, baina ala ere garrantzitsua. Orokorrean %65eko jarraipena izan da.

Administrazio Autonomoa, eta Justizian dagokionez gelditzea %65aren ingurukoa izan da, inoiz izan den zabalena.

Irakaskuntzari
dagokionez, greba oso zabala izan da. Irakaskuntza publiko ez unibertsitarioan eta haurreskoletan % 70tik gorakoa izan da. Unibertsitatean ere jarraipen zabala izan du grebak. Ikastoletan % 70tik gorakoa izan da eta apalagoa gainerako Itunpeko Ikastetxetan.

Osakidetzan azken urteotako mobilizaziorik handiena izan da. Eragina izan du esparru ezberdinetan, lehen arretan nahiz ospitaleetan, nahiz eta zerbitzu minimoak gehiegizkoak izan. Aipatzekoa, aspaldiko partez gaur bai, greba segimendu datuak izkutatzeko maniobran, bajak kubritu egin dituztela.

Erakunde eta Enpresa Publikoetan lanuzteak oso garrantzizkoak izan dira. Metro, Eusko Tren, Tranbia, Neiker, Itsasmendikoi edo EITB bezalako enpresetan gutxiengo zerbitzuak bakarrik bete dira.

Estatuko Administrazioa, beste administrazioaren menpekoa izanik ere, erantzuna apalagoa izan den arren adierazgarria izan da, elkarretaratzeak barne.

Jasotako erantzunak murrizketen aurrean borrokan jarraitzeko indarra ematen digu eta horretan jarraituko dugu.

Bilbon, 2012ko otsailaren 9an

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lanuztea Bizkaiko Foru Aldundian: 600 pertsona baino gehiago mobilizatu gara akordio eta hitzarmen berri baten alde eta telelanaren alde

Gaur, ekainak 17, Bizkaiko Foru Aldundiko langileek bi orduko lanuztea egin dute Langileen Batzordeak eta Enpresa Batzordeak deituta, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen babesarekin.

Mobilizazioak egin ditugu elikagaien merkataritzako tokiko hitzarmenak defendatzeko

Patronalak eta banaketa kate handiek bultzatutako ekimenak Hego Euskal Herriko elikagaien merkataritzan adostutako lan baldintzak mehatxatzen dituela salatu dugu. Gaur mobilizazioak egin ditugu Hego Euskal...

Hezkuntza komunitateak Gimeno kontseilariaren kargugabetzeari emandako babes masiboa erregistratu dugu

Hezkuntza komunitatea osatzen duten ia 1.900 lagunen sinadurak aurkeztu ditugu LABetik, eta Chivitek fitxarik mugitzen ez badu, irailean mobilizazioei berriz ekingo diegula iragarri dugu.