2026-05-03
HomeIdazkaritzakUGTk, CCOOk eta CENek 400.814,41 euro banatzeko azpijokoa salatu dugu

UGTk, CCOOk eta CENek 400.814,41 euro banatzeko azpijokoa salatu dugu

Nafarroako Gobernuko Enpresa Politikako, Nazioarteko Proiekzioko eta Laneko zuzendari nagusi Izaskun Goñik deitutako bilera batean, Lan Arriskuen Prebentziorako Estatuko Fundazioaren kargura 2023. urterako Nafarroari esleitutako funtsen kudeaketa antolatze aldera (partida 400.814,41 eurokoa da), agerian geratu da UGT eta CCOO parte izan direla aipatutako diru-kopurua kobratzea eta banatzea bermatzen dieten pleguen prestaketan. Bezero-funtzionamendu horren aurrean, LABek langileriaren osasuna defendatzea eskatzen du.

Azken urteotan, banaketa horiek “blokeatuta” egon dira, Kontuen Auzitegiak hautemandako irregulartasunen eta 2008tik 2013ra bitarteko deialdiak bide judizialetik baliogabetu izanaren ondorioz. Estatuko Fundazioak berak sistema aldatu zuen, eta Osalanen Kontseilua eta Nafarroako Lan Osasunaren Kontseilua parte hartzetik kanpo utzi zituen. Ondoren, Kontuen Auzitegiak berak ondorioztatu du finantzaketa-sistema horretan funtsak aldez aurretik CEOEren, UGTren eta CCOOren artean banatzen direla, erakunde horiek epaile izan direla eta emandako laguntzen banaketan parte hartu dutela, eta kasu askotan zalantzan jar daitekeela jasotako funtsak ekintzak gauzatzeko erabili izana.

Estatuko indar sindikalen eta patronalaren aurkako epaiez betetako bide luzearen ondoren, 2022ko irailean, LAPLren V. xedapen gehigarria aldatu egin zen, funtsen kudeaketa lotuta utziz, oraingoan bai, Espainiako Lan Ministerioaren gainean. Hala, autonomia-erkidegoei kendu egin diete kanpaina bakoitzaren jarduera-ildoak zehazteko gaitasuna. Aldatu berri den xedapen horrek Madrilen zentralizatzen du ekitaldi bakoitzaren oinarriak diseinatzeko eta argitaratzeko ahalmena, eta beste behin ere Hego Euskal Herriko (EAEko eta Nafarroako) administrazioen kudeaketa-gaitasuna izapide hutsean uzten du. Bestela esanda, lege-aldaketa bat egin dute, lehen modu irregularrean egiten zutena egiten jarraitzeko, eta orain segurtasun juridiko handiagoa eman diote.

Deigarria da, baita ere, Nafarroako Gobernuko Ekonomiaren eta Enpresen Garapeneko Departamentutik sindikatuei bilera batera deitzea eta oraindik BOEn argitaratu ez diren funtsak banatzeko “oinarriak” ez ezagutzea; aldiz, UGTko eta CCOOko ordezkariek irizpide argiak zekartzaten idazkietan, non lotsagabe esaten baitzioten Nafarroako Gobernuari nola interpretatu behar zituen “oraindik argitaratu ez diren” agiri horiek. Beste behin ere, jarduteko modu argi eta garbi desegoki eta lotsagabe bat: erakunde horiek Fundazioaren funtsen kudeaketan epaile eta parte izan nahi dute, beren beharrak eta interesak asetuko dituen diru gehiagoren banaketan inor sartu ez dadin.

LAB ez da banaketa horretan sartuko. Ez du onartuko funts horiek interes korporatiboekin banatzea UGT eta CCOO sindikatuen eta CEN patronalaren artean. Nafarroako Gobernuak badu jada lan-osasuneko proiektuei laguntza ekonomikoa emateko lerro bat. Bertan, UGTk, CCOOk, ELAk eta LABek parte hartzen dute. Horrela, funtsen banaketa berri horrek, ezinbestean, bikoiztasun bat ekarriko luke diru-kopuru eta kontzeptuan, modu erabat lotsagarri eta onartezinean. Hori irmoki salatzeaz gain, LABek gai honetan esku hartuko du, eta bere ekintza presioa egitera eta ekimen berrien bidez erabaki eta politika berriak behartzera bideratuko da. Gertutik jarraituko du eta gerta daitezkeen irregulartasunak fiskalizatuko ditu, Aholkularitza Juridikoa jada lantzen ari den bide judiziala baztertu gabe. UGTk eta CCOOk beren pribilegioetan aurrera egiten saiatzeko edozein hutsune aprobetxatzeko estrategiaren aurrean, LABek ez du inolako tarterik utziko.

Nafarroako Gobernuak bi aukera ditu: UGTren, CCOOren eta CENeko enpresaburu nafarren funtzionamendu klientelarra onartzea, gehiengo soziala kaltetzen baitu interes korporatiboen alde; edo LABek defendatzen duen langile klasearen aldeko alternatiba defendatzea, lan-baldintzak hobetzearen alde, langileen eskubideak, lan-osasunaren publifikazioa aldarrikatuz, bai prebentzioarena, bai osasun-laguntzarena, eta prebentzioa enpresen kudeaketan integratzea egungo externalizazioaren aurrean, funts horiek erreklamatuz kudeaketa publikorako, beste lerro ekonomiko eta aurrekontuzkoak bideratuz Nafarroako Osasun Publiko eta Laboraleko Institutua bera indartzeko (Ispln-NOPLOI), lan-ikuskapen propioa eskatzearekin batera.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

00:02:45

[ARGAZKI GALERIA]: Birbanaketa politikak eta langileen aldeko neurriak aldarrikatu ditugu Euskal Herri osoan egindako 26 manifestaziotan

Eskualdez eskualde mobilizatu da sindikatua Maiatzaren Lehenean, etxebizitza eskubidearen, kalitatezko zerbitzu publikoen eta soldata nahiz pentsio duinen aldarrikapenak ardatz hartuta.
00:13:27

Garbiñe Aranburu: “Inor atzean ez uztea da faxismoaren eta oldarraldi atzerakoiaren aurrean eman dezakegun erantzunik hoberena”

Langileok eragin da aurtengo leloa. Eragiten ari gara. Gaur berriro Euskal Herri osoan kalean gara, eskualdez eskualde. Aipamen berezia Ipar Euskal Herriko gure kideei. Urteetako lan nekaezinak emaitzak eman ditu, eta intersindikaleko sindikatuekin batera Baionan eta Maulen ere mobilizatu gara.

LABek sinatu du Nafarroako zahar egoitzetako lehen aurreakordioa, sei urteko borroka sindikalaren ostean

LAB sindikatuak Nafarroako zahar egoitzetako hitzarmen kolektiboaren lehen aurreakordioa sinatu du, sei urteko mobilizazio eta antolakuntza sindikala eta gero. Hitzarmenak hobekuntza nabarmenak izango ditu...