2026-03-11
HomeZerbitzu PublikoakGarraioaTxartel bakarra aldarrikatu dugu Bilboko Metroaren linea berria inauguratzeko atarian

Txartel bakarra aldarrikatu dugu Bilboko Metroaren linea berria inauguratzeko atarian

Sindikatuak kalera irten gara gaur, eta elkarretaratzea egin dugu Metroaren 3 lineako Zazpikaleak/Casco Viejo geltokiaren aurrean, bihar abian jarriko dutena. Hain zuzen ere, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Bizkaiko Garraio Partzuergoari Metro Bilbao eta Euskotrenen hileko txartelaren erabiltzaileei eman dien tarifazoa bertan behera utz dezaten eskatu dugu.

Garraio publikoan ordezkatuta gauden sindikatu guztiek eskatzen dugu:

-Bizkaiko Garraio Partzuergoari eta Bizkaiko Foru Aldundiari tarifa-igoera bertan behera utzi.
-Garraio-sistema bateratu justuagoa, kalitatezkoa eta Bizkaia osoaren beharretara egokitutakoa.

Horren aurrean, hauek dira gure proposamenak:

-Prezio bera, tarifa bera, edozein garraiobide erabiltzeko.
-Zenbat eta gehiago erabili, hainbat eta merkeago.
-Txartelaren prezioa pertsonen errentaren araberakoa izatea.
-Zerbitzu publikoa eta kalitatezkoa bermatzea.
-Erakunde bakarra garraio publikoaren operatzaile guztiak koordinatzeko.
-Bizkaia osoan erabilgarria.

Gaurtik aurrera, hainbat eragile sozialekin hitz egiten hasiko gara Txartel Bakarraren aldeko lan egonkor eta iraunkorra egingo duen Foroa antolatzeko, aldarrikapen hori gizarteratu eta esparru ezberdinetatik eskatuko bada, gizarteak mugikortasunarekin eta garraioekin loturik dauden erabakietan parte hartzea bermatuko bada.

Horregatik guztiarengatik, ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK eta LSB-USO sindikatuok Bizkaiko Garraio Partzuergoari eta Bizkaiko Foru Aldundiari eskatzen diegu, batetik, bertan behera uzteko berehala BIDAI eta JOANALDIA txartelen tarifa- igoera neurrigabea eta, bestetik, Bizkaiko tarifa-bateratzearen sistema berriro pentsatu eta eredu berriak 2014ko Txartel Bakarraren aldeko adierazpenean esandako irizpideak kontuan hartzeko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

[IRITZIA]: Chivite Lehendakariari eta PSN, Contigo Zurekin eta UPN alderdiei

Begoña Agundez Rodriguez eta Gilda Elisa Solares Alonzo gara, ELAko eta LABeko ordezkariak Amavir Mutilva zahar-etxean eta Cash G-5 S.L elikagai biltegian. Betidanik estatalizatuta...

LAB eta ELA sindikatuek martxoaren 25erako beste deialdi bat jakinarazi diote CEN patronalari, Nafarroan gutxieneko soldata negoziatzera esertzea exijituz

LAB eta ELA sindikatuetako ordezkariak Nafarroako Enpresarien Konfederazioko (CEN) arduradunekin bildu dira gaur, Lanbidearteko Akordio baten bidez Nafarroan gutxieneko soldata ezartzeko aukerari buruz hitz...

LABek oso larritzat jotzen du CCOO sindikatuaren estrategia planifikatua administrazio publikoan euskararen normalizazioaren aurka joateko

Epaile euskarafoboen babespean, euskararen normalizazioa oztopatzen eta langileen artean ideologia baztertzailea hedatzen saiatzen ari da CCOO, langile publikoek, modu argian, euskararen normalizazioaren alde egin...