Etiquetak Stellantis
Etiketak: Stellantis
Behargin guztiek egin dute bat Mecanerren itxieraren aurkako greba deialdiarekin
Goizean goizetik piketeekin abiatu dute eguna, eta manifestazioa egin dute lantegian hasi eta udaletxeraino, argi uzteko lanpostuen defentsan borroka egiteko prest daudela. Urdulizko udal ordezkariekin bilera bat ere egin dute beren kezkak adierazi eta egoeraren berri emateko.
Mecaner itxi eta 148 pertsona kaleratzeko erabakiaren aurka borroka egiteko prest...
Autogintza industrian diharduen Urdulizko lantokiko beharginek berriki jaso dute enpresaren jakinarazpena. Etekinak puzteko nahia pertsonen bizitzaren gainetik jartzea leporatzen diote enpresari. Hala, zuzendaritzari atzera egiteko exijitu diote, eta alternatibez hitz egiteko beharginekin berehala bildu dadila. Instituzioen inplikazioa ere beharrezkotzat jo dute.