Etiquetak Nafarroako hauteskunde sindikalak
Etiketak: Nafarroako hauteskunde sindikalak
LAB da hauteskundeen epe trinkoan Nafarroa Garaian gehien hazi den sindikatua
Iritsi berri diren maiatz amaierako datu ofizialek argi adierazi dute LAB dela Nafarroa Garaiko hauteskunde sindikalen epe trinkoan gehien hazi den sindikatua. 2022ko abuztuaren 31tik 2023ko maiatzaren 30era Nafarroako ordezkaritza sindikalaren %45 berritu da. Bederatzi hilabete erabakior horietan, CCOO eta bereziki UGT jaitsi eta ELA mantendu den bitartean, LABek puntu erdia irabazi du.