Etiquetak LAB Sindikatua

Etiketak: LAB Sindikatua

Bidaiarako prest?

Ahaztezina izango da. LABeko kideak Oiartzungo Arditurriko meategietan bilduko gara maiatzaren 9an, Aiako Harria parke naturala lekuko, bidaiari hasiera emateko. Zein bidaia? Joango gara informatzen...

Sindikatu eta eragileok Maiatzaren Lehen bateratura deitzen dugu Ipar Euskal Herrian

Inoiz baino beharrezkoagoa da gure indarrak batzea eta bizia eta lurra suntsitzen dituen sistema kapitalistaren aurrean alternatiba sinesgarri eta iraunkorra eraikitzea. Horrela, Ipar Euskal Herrian hainbat sindikatu eta eragilerekin batera antolatu ditugu Maiatzaren Leheneko mobilizazioak, CGT, BIZI!, FSU, ALDA, EBA, CFDT eta ETORKINEKIN Solidarite migrants-ekin batera, hain zuzen ere. Bi manifestazio egingo ditugu langileon egunean, biak ala biak 11:00etan abiatuko direnak, Baionan (Lan Burtsatik) eta Maulen (Gurutze Xuritik). “Mundu justu, jasangarri, solidario eta baketsu baten alde: gu gara alternatiba!” lemapean mobilizatuko gara.

Maiatzaren Lehenean 8 mobilizazio egingo ditugu Nafarroan zaintza lanak, enplegua eta...

Maiatzaren Lehenerako LAB sindikatuak Nafarroan 8 mobilizazio egingo ditu, “Altxa! Egin dezagun posible. Zaintza lanak, enplegua, ondasuna banatu” leloarekin. Mobilizazio horien inguruan, espazio ludikoak (Txoko Gorriak) prestatuko ditu, errebindikazio-eguna ere jai-eguna bilaka dadin. Horrela azaldu du Imanol Karrera Nafarroako bozeramaileak Iruñeko Gaztelu plazan egindako agerraldian.

Pauso berri bat eman dugu Durangon, sindikalismo antirrazista baterantz

LABetik, jendarte bezala dugun zor koloniala kitatzeko konpromisoa gure gain hartuz, Euskal Herrian langile migratu eta arrazializatuen enplegu-baldintzak hobetzeko urrats konkretuak ematen ari gara. Bide honetan, topaketa antirrazista antolatu dugu Durangon, elkar-aitortzarako eta elkarrengandik kolektiboki ikasteko espazio gisa. Praktika sindikal antiarrazista garatzeko konpromisoa hartu dugu bertan.

Enpresetan prebentzioa benetan betetzen dela bermatzeko eskatu diogu Nafarroako Gobernuari

Enpresaburuek prebentzio arloan egiten duten jardunbide txarra eta borondaterik eza salatu dugu.

Zaintza lanen eta enpleguaren banaketa eta ondasunaren birbanaketa aldarrikatu ditu Garbiñe...

Idazkari nagusia elkarrizketatu dute Euskadi Irratian, "Faktoria" saioan. Egoera sozioekonomikoari buruz hitz egin du, pandemia dela, Ukrainako gerra dela, beti ere egungo koiunturaren atzean aurretik datorren egiturazko arazo bat dagoela nabarmenduta.

Zaintza lanak, enplegua eta aberastasuna banatzeko aldarria aterako dugu kalera Maiatzaren...

Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak eta Komunikazio idazkari Maider Jauregik agerraldia egin dute, Maiatzaren Lehenerako sindikatuak egingo dituen mobilizazioen berri emateko, “Altxa! Egin dezagun posible. Zaintza lanak, enplegua, ondasuna banatu” leloarekin. Hainbat deialdi iragarri ditugu Hego zein Ipar Euskal Herrian.

Gure parte hartzea etengo dugu Enpleguko Borondatezko Gizarte-Aurreikuspen Erakundeetan

BGAE-ak sindikatuak defendatzen duen ereduaren kontrako norabidean garatu dira. Gainera, datozen hilabeteetan Espainiako Estatuak enpleguko pentsio planei legez bultzada eta zabalpena emango die, eta bertan eztabaidatzen ari diren eredua gure irizpideen kontrakoa da. Gauzak honela, LABek pentsio sistema propio, publiko, unibertsal eta justu baten alde lan egiteko konpromisoa berresten du.

Herri eta langileen eskubideak aldarrikatu ditugu sindikatu subiranistok Bilbon

LAB sindikatuak antolatuta, Europako Batasunean dauden estaturik gabeko nazioetako sindikatuen topaketa egin dugu Bilboko Euskalduna Jauregian. Europako testuinguruan nazio ezberdinetako sindikatuen arteko elkarlana sustatzearen garrantzia ondorioztatu dugu.