Etiquetak Kurtso hasierako agerraldia
Etiketak: Kurtso hasierako agerraldia
Anbizio txikiko gobernu eta akordio programatikoaren aurrean, neurri zorrotz eta zehatzak...
Gure ustez, udan negoziatu eta osatu diren Nafarroa Garaiko akordio programatikoa eta gobernua anbizio txikikoak dira eta, horregatik, hasi berria den legegintzaldia ezberdina izan dadin, borroka sindikala eta soziala nahitaezkoa izanen da langileen lan eta bizi baldintzetan hobetzeko urratsak egin daitezen. Zahar egoitzetako Nafarroako lehen lan hitzarmena lortzea, Osasunbideko zein Miguel Servet-Navarrabiomedeko langileek lortu akordioak betetzea, eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioa ezartzea izanen dira LABen lehentasunak urte politiko honetan. Halaxe azaldu du Imanol Karrera bozeramaileak gaur Iruñean emandako prentsaurrekoan.