Etiquetak Jazarpen sindikala
Etiketak: jazarpen sindikala
Jazarpenaren aurrean, Bizkaiko metalgintzako hitzarmen duin bat eskatzen jarraituko dugu
Bortizki oldartu da Ertzaintza Bizkaiko metalgintzako grebalarien aurka, hainbat langile zauritu dituzte eta LABeko bi arduradun osasun zentrora joan behar izan dira.
Lanpostua defendatzea ez dela delitua berretsi dugu Gasteizen, Aintzane Mendiaren kontrako...
Tubacexeko langilearentzat 15 hilabeteko kartzela zigor eskaera eskatu dute, muntaia polizial baten ondorioz.
Lanpostua defendatzea ez da delitua; mobilizaziorako deia egiten dugu muntaia polizialen...
Azaroaren 7an, Aintzane Mendia Tubacexeko langilea epaituko dute. 15 hilabeteko kartzela zigor eskariari egin beharko dio aurre, muntaia polizial baten ondorioz.
“Gure sindikalismo borrokalaria eta ezberdina ez da delitua”
Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiak, 2022ko abuztuaren 5eko auto baten bidez, 2021ean atxilotu zituzten LABeko sei sindikalistaren kontrako jarduerak artxibatzea agindu du. Hala, instrukzio-epaileak ez du delitu zantzurik ikusten emakume langileentzako lan-baldintza duinak eskatzen zituen eta patronalak Nafarroako garbiketa-hitzarmenaren negoziazioan ezarritako blokeoa salatzen zuen ekintza sindikaletan.
Akordio batera ailegatu gara Cementos Rezolako epaiketan eta langileek ez dute...
Gaur egin den epaiketan ailegatu garen akordioaren ondorioz, langileek ez dute zigorrik izanen. Epaitegiaren aurrean langile andana elkartu da auziperatuei babesa emateko.
Errepide mozketa bat egin dugu Cementos Rezolaren aurrean borrokaren balioa aldarrikatu...
Cementos Rezolak 6 langile auzitara sartu ditu, “greba eskubidearen gehiegizko erabilera” argudiatuta, eta bihar epaituko dituzte. Egoera honen aurrean, langileek Añorgako enpresa parean dagoen errepidea moztu dute salaketa moduan. Bihar osteguna, uztailaren 7an, 09:30ean kontzentrazioa egingo dugu Donostiako epaitegietan, Teresa de Calcuta plazan, auziperatuei babesa erakutsi eta jazarpen sindikala salatzeko.
“Egoera gero eta larriagoa da”
Bizkaiko metalgintzako hitzarmenaren aldeko grebak, Tubacex, PCB eta Petronorreko lan gatazkak... azken hilabeteotan egondako hainbat gatazketan salatutako langileek agerraldia egin dute Bilbon.
Salatu egin ditugu Villatuertako Tenerias Omega enpresako patroien larderia eta praktika...
Legez kanpo erregistratu dira enpresa-batzordeko dokumentazio erreserbatua eta pertsonala duten bulegoak,.
Ertzaintza sindikatuaren eta langileen kontrako tresna moduan ez erabiltzeko exijitzen diogu...
Ertzaintzak LABeko Eskumaldeko Industria arduraduna jipoitu eta erretenitu du. Egin duen bakarra Berangoko Alconza enpresan greban dauden langileekin batera kontzentrazio batean parte hartzea izan da.