Etiquetak Federazioa
Etiketak: Federazioa
Kasu gehiago agertzeak baieztatzen du Osasunbidean esklusibotasunaren praxi txarra orokortuta dagoela...
Otsailean salatu genuen Osasunbideko profesional batek esklusibotasun-osagarria (800-1.100 €) kobratu eta, hala ere, klinika pribatuetan lan egiten zuela. Gaur berriz prentsaurrekoa eman dugu Iruñeko egoitzan, salatzeko balitekeela egoera berean gutxienez hamar fakultatibo gehiago egotea. Kopuru handi horrek Osasunbideko egitura osoari eraginen lioke. Uste dugu kasu horietan interes gatazka dagoela arlo publikoaren eta ekimen pribatuaren artean, praktika txarrez lagundurik, eta dei egiten dugu osasungintza publikoaren alde eta langile guztiontzako baldintza duinen alde mobilizatzera.