Etiquetak Euskal Herriak Kapitalari Planto
Etiketak: Euskal Herriak Kapitalari Planto
Haien negozioak guretzat kolapsoa dakarrela eta, Munduko Bankuaren goi-bileraren aurrean trantsizio...
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta, EH Kapitalari Planto, Jauzi Ekosoziala eta beste hainbat eragilek kontzentrazioa egin dugu gaur, BECen aurrean, Munduko Bankuak gaur abiatzen duen INNOVATE4CLIMATE goi-bileraren irekiera dela eta. Elkarretaratze zaratatsu baten bitartez erakunde honek krisi klimatiko eta sozialaren gainean daukan erantzukizuna salatu eta gailur honen bitartez egin nahi duten aurpegi garbiketa salatu dugu.
Bat egiten dugu Euskal Herriak Kapitalari Planto! plataformaren Bizkaia Eraldatzen kanpainarekin
Beharrezkoa da Bizkaiko eredu ekonomikoa goitik behera eraldatzea. Bideragarria, iraunkorra eta bidezkoa ez den eredu hau atzean utzi eta trantsizio ekosozialari bide eman behar zaio. LAB ere Euskal Herriak Kapitalari Planto plataformaren parte da eta bat egiten du Bizkaia Eraldatzen! kanpainarekin.
Enpresa transnazionalak kontrolatzeko eta giza eskubideak defendatzeko euskal zentroa sortzea aldarrikatu...
Ostegun honetan, otsailaren 23a, “Euskal Herriak Kapitalari Planto!” plataforman parte hartzen dugun nazioarteko elkartasuneko beste sindikatu- eta gizarte-erakunde batzuekin batera, elkarretaratzea egin dugu Eusko Legebiltzarraren aurrean, Gasteizen, Enpresa Transnazionalen eta Giza Eskubideen Euskal Zentroa sortzea aldarrikatzeko.