Etiquetak Esklusibotasuna

Etiketak: Esklusibotasuna

Kasu gehiago agertzeak baieztatzen du Osasunbidean esklusibotasunaren praxi txarra orokortuta dagoela...

Otsailean salatu genuen Osasunbideko profesional batek esklusibotasun-osagarria (800-1.100 €) kobratu eta, hala ere, klinika pribatuetan lan egiten zuela. Gaur berriz prentsaurrekoa eman dugu Iruñeko egoitzan, salatzeko balitekeela egoera berean gutxienez hamar fakultatibo gehiago egotea. Kopuru handi horrek Osasunbideko egitura osoari eraginen lioke. Uste dugu kasu horietan interes gatazka dagoela arlo publikoaren eta ekimen pribatuaren artean, praktika txarrez lagundurik, eta dei egiten dugu osasungintza publikoaren alde eta langile guztiontzako baldintza duinen alde mobilizatzera.

Nafarroako Gobernuari eskatu diogu ez dezala medikuen esklusibotasuna kendu, eta ikuskapen...

Esklusibotasun osagarria kobratu arren klinika pribatu batean ere lan egiten duen osasun publikoko profesional baten lehenbiziko kasu monitorizatua izan daitekeena argitaratu dute gaur Gara eta Diario de Noticias egunkariek. Horren harira, LABek agerraldia egin du Iruñeko bere egoitzan esplikatzeko sindikatu honek berak egin duen salaketa eta Nafarroako Gobernuari eskatzeko ikuskapen orokor eta sakona egin dezala, balizko iruzur normalizatu baten aitzinean egon baikaitezke.

Elkarretaratzea egin dugu Iruñean esklusibotasunaren inguruko negozioaren aurka eta osasungintza publikoaren...

Elkarretaratzea egin dugu gaur goizean Iruñean, Ospitalegunean, osasun publikoaren alde eta langile fakultatiboen esklusibotasuna kentzeko asmoaren aurka.