Etiquetak Erretretak

Etiketak: erretretak

Ekintza egin dugu Medef patronalaren Baionako bulegoetan, erretreten erreformaren kontra ekainaren...

Gaur ekintza bat egin dugu Baionako Medef patronalaren bulegoetan, FSU eta Solidaires sindikatuekin batera. Afitxak kolatu ditugu atean eta banderola zintzilikatu dugu bertatik, “Hilabete bukaera, karrera bukaera, borroka bera!” lemarekin, ekainaren 6an erretreten erreformaren aurka egingo dugun mobilizaziorako deia eginez.

Gogor salatzen dugu gas lakrimogenoaren erabilpena gaurko Baionako manifestaldiaren bukaeran

Frantziako poliziak Macronen erretretaren erreforma bidegabearen aurka mobilizatu diren manifestariak gasatu ditu Baionan. Manifestazioan haur, adindun edo mugikortasun urriko persona asko presente ziren.

Erretreten erreformaren aurkako bigarren greba eguna ere jarraipen zabala izaten ari...

Intersindikalarekin batera goizean Baionan egin dugu mobilizazio nagusiak jendetza bildu du. LABek, gainera, manifestazioaren baitan ekintza bat gauzatu du Société Générale banketxearen egoitza batean, sistema publiko duina aldarrikatzeko afitxak itsatsi dituelarik.