Etiquetak Datorrena
Etiketak: Datorrena
#LortuDugu Lan Ikuskaritzak Bacalao Giraldo enpresari eskatzea Datorrena azpikontrata berea dela...
Langileen legez kanpoko lagapen egoera argitara eman dugu. Izan ere, pasa den martxoaren 27an jakin genuen Lan Ikuskaritzak Bacalao Giraldo enpresari errekerimendu bat egin ziola Datorrenan lan egiten duten pertsonak bereak bezala aitortzeko, hori guztia LABek ekainean erregistratu zuen eskarian oinarrituta. Beraz, orain arte Kontserbei, erdi-kontserbei eta arrain- eta itsaski-gaziei buruzko Estatuko hitzarmeneko lan-baldintzekin azpikontratatu gisa jarduten zuten langileak Bacalao Giraldoren plantillako kide izango dira, eta bertan indarrean dauden itun eta akordioak aplikatu beharko zaizkie, horrela, egun jasotzen dutena baino %40 gehiago kobratzera pasako dira.