Etiquetak Carlos Gimeno

Etiketak: Carlos Gimeno

Carlos Gimeno kontseilariaren dimisioa eskatu dugu berriz, oraingoan ezikusiarena egin duelako...

Nafarroako Arartekoak berriki salatu du Miravalles-El Redin eta Irabia-Izaga ikastetxeek ikasleen batxilergoko notak puzten dituztela, ez baitatoz bat gero unibertsitatera sartzeko probetan lortzen dituzten emaitzekin. Baina iruzur horren zantzu garbiak dauden arren, Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak erabaki du beste alde batera begiratzea eta ikusketarik ez egitea. Hori dela eta, urtebete egin genuen bezalaxe, Gimenoren dimisioa eskatu dugu berriz. Eta ez kontu horregatik bakarrik, baita Departamentuaren kudeaketa negargarriagatik eta sindikatuekin negoziatzeko batere interesik ez agertzeagatik ere.