Etiquetak Carlos Artundo

Etiketak: Carlos Artundo

Gezurretan aritzea leporatu diogu Artundori, eta osasun ikerketako institutu erabat publikoa...

Iragan astearte goizean jakinarazi genuen Osasun Departamentuaren mendeko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko (HUN) gerentziak azken akordioetan abalatu duela entsegu klinikoak Navarrabiomed - FundaciĆ³n Miguel Servet ikerketa-tresna publikoak kudeatzeari uztea, eta IdiSNAren esku gelditzea, zeinak Opus Deiren parte-hartze pribatua baitu. Astearte arratsalde berean, Osasuneko zuzendari nagusi Carlos Artundok adierazi zuen sindikatuak emandako informazioa ez zela zuzena. Bada, gure iritziz, Artundo gezurretan ari da. Badugu IdiSNA osatzen duten erakundeen arteko akordioa eta dokumentu horrek zalantzan jartzen du nork duen IdiSNAren kontrol erreala eta eraginkorra: alderdi publikoa, ofizialki agertzen den bezala, ala pribatua.