Etiquetak Bateragune auzia

Etiketak: bateragune auzia

Sindikatuek, alderdi politikoek eta eragile sozialek elkarretaratzeak deitu ditugu larunbaterako, “Bateragune...

Hainbat eragilek adierazpen bateratu bat sinatu dugu larunbatean, 12:00etan, herri guztietan antolatuko diren mobilizazioekin bat egiteko, "Bateragune auzia" delakoagatik zigortutakoak berriro epaitzeko hartutako erabakiaren kontra. Erabakiaren larritasunak hausnarketa bateratua eta kolektiboa eragin du EAEko, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko sindikatu, alderdi politiko eta eragile sozialen artean

Auzi politiko guztien amaiera exijitzen dugu, herrien erabakitzeko eskubideak eskatzen duen...

Bateraguneko epaiketa ez zen inpartziala izan, eta hori ez du LAB sindikatuak soilik esaten, Estrasburgoko auzitegiak hala ebatzi zuen, Euskal Herrian beti argi izan dugun baieztapena berretsiz. Bada, errealitateak fikzioa gainditzen jarraitzen du, Espainiako Auzitegi Gorenak Bateraguneko auzipetuak berriro epaitzeko hartutako erabakiarekin. Espainiak justizia modu injustuan erabiltzen jarraitzen du; herrien erabakitzeko eskubidea termino demokratikoetan konpontzeko eskaintzarik gabe jarraitzen du; eta jarraitzen du etengabe eskubide zibil eta politikoak bidegabeki urratzen.