2026-10-03
HomeErrepresioaSanti Brouard eta Josu Muguruzari omenaldia

Santi Brouard eta Josu Muguruzari omenaldia

Gaur azaroak 20, 28 eta 23 beteko dira, hurrenez hurren, Santi Brouard eta Josu Muguruza burkideak hil zituztenetik. Balio emozional, sinboliko zein politikoz beteriko data honetan, urtero moduan, Santi eta Josu Ezker Abertzaleko militanteak omendu dituzte Bilbon. LAB sindikatuko ordezkaritza bat bertan egon da.

Arratsaldeko 19:30etan Bilboko Esperantza frontoian “Egia bide, askatasuna amets” lelopean ekitaldi politikoa izango da Santi Brouard eta Josu Muguruza gogoan.

 

OMENALDIKO ARGAZKIAK


 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...