2026-03-19
HomeIndustriaMetalgintza"Xantaiarik ez! Despidorik ez! Negoziazioa orain!" Alfa enpresan

“Xantaiarik ez! Despidorik ez! Negoziazioa orain!” Alfa enpresan

ALFA enpresako zuzendaritzak Eibarren duen lantegian kaleratzeak gauzatu eta langileei soldataren %10 jaisteko erabakia hartu du . Honen aurrean eta gaur zuzendaritzarekin izandako bileran, langileek, asanbladan hitzartu bezala, proposamena ez dutela onartuko adierazi dute.  Enpresako zuzendaritzak, aurretik esan bezala, proposamena onartuko ezean kaleratzeak planteatuko zituela adierazi die langileei.

Honen aurrean, Eibarko ALFAko Enpresa batzordeak manifestazioa antolatu du otsailaren 11erako Eibarko Unzaga Plazan eguerdiko 12etan.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.