2026-10-16
HomeNafarroako Gobernua"El gran golpe: La desaparición de la CAN" (Ateak Ireki)

“El gran golpe: La desaparición de la CAN” (Ateak Ireki)

Ateak Ireki produktora independiente bat da, eta Nafarroan emandako ustelkeri kasuen inguruko trilogia bat egiten ari da. "Nork eraman du dirua?" izenburua du trilogiak eta lehenengo zatia egina dago jadanik "Los Trileros Forales" izenburupean.

Orain bigarren zatiarekin lanean ari dira, eta honetan CANen desagerpena aztertzen dute. Horretarako "lapurketa" honen lekuko nagusiak elkarrizketatuko dituzte: oposizioan dauden alderdi politikoen lagunak, auzi hau ikertu duten kazetariak, CANen langile ohiak, Nafarroako intelektual batzuk, abokatuak, Kontuz taldeko kideak…

Proiektua aurrera ateratzeko, DVDak ekoitzeko eta dokumentalaren hirugarren zatia martxan jartzeko finantziazio bila dabiltza. Proiektuari aportazioak egiteko bisitatu ondoko lotura.

"Los Trileros Forales"

LAB SAREAN
{module[111]}

     

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lanuzteak egingo dituzte Bizkaiko Foru Aldundiko eta GUFEko langileek urriaren 21ean, benetako negoziazioa eskatzeko

Urriaren 7ko asanbladan, 400 langile baino gehiagoren babesarekin eta aho batez, plantilla osoak mobilizazioetan beste urrats bat ematea erabaki zuen. Horregatik, urriaren 21ean hiru...

Siemens Gamesaren estatu mailako akordio markoaren aurka egingo dugu, eta Euskal Herriko negoziazio esparruak defendatuko ditugu

Salatu dugu Siemens Gamesak Espainiako Estatu mailako akordio marko bat ezarri nahi duela, Euskal Herriko negoziazio esparru propioak desagerrarazteko arriskua sortuz. Mungia eta Asteasuko...

Azken asteetan EAEko hainbat eskualdetan eskola garraioan izan diren murrizketak salatzen ditugu

2026-2027 ikasturte hasieran eskola garraioaren murrizketen inguruan hainbat eskola komunitatek egindako salaketa publikoek eta abiatutako mobilizazioek agerian utzi dute egiturazko arazoa. Oianguren ikastetxeko komunitateak...