2026-01-27
HomeEkintza SozialaPrekarietatea normaltasun bilakatu nahi dute

Prekarietatea normaltasun bilakatu nahi dute

Nekazaritza kanpaina eta aro turistikoaren amaierak langabeziaren gorakada ekarri du urrian; hau horrela izanda ere Hego Euskal Herrian 70 pertsona gutxiago daude paroan, hau da %0,04 gutxiago. Bilakaera hau posible izan da EAEn gertatu den fenomeno berezi batengatik: paroa jeitsi egin da (1.156 pertsona gutxiago) langabetuen kolektiboari dagokionean.

Gainera, EAEko paro zerrendetatik 1.427 gazte (25urte baino gutxiagokoak) desagertu dira. Hau ez da kasualitatea, gazteak lan merkatutik kanporatzen jarraitzen dutela adierazten digu. Aukera faltak gogo falta dakar, enplegu bilaketa bertan behera uztea eta arrazoi ekonomikoengatik kanpora joatea.

Bien bitartean, kotratazioan dagoen prekarietatea maila eskandalagarrietan kokatzen da, hain zuzen sinatzen diren kontratuen %93,6a aldi baterako kontratuak izan dira, eta gehienetan epe laburrerako.

Zehazki esanda, legeari iruzur eginez, aldi baterako kontratuen gehiegizko erabileraren ondorio dira lan arloan ematen diren ezberdintasunak eta izugarrizko dualtasuna. Honen aurrean, enplegu zerbitzu publikoak eta lan ikuskaritzak ez du inolako neurririk martxan jartzen praktika enpresarial hauek mugatzeko.

Enpresa elkarte eta interes ekonomiko indartsuei lotutako presio talde ezberdinak egoera hau erabiltzen ari dira “kontratu bakarra” ezarriko duen lan erreforma bat proposatzeko. Izan ere, proposamen hau indar politiko nagusien hauteskundeetako programetan azaltzen da. Kasu batzuetan modu esplizituan eta beste batzuetan agenda izkutu baten parte gisa.

Formula honen azken helburua ez da aldi baterako-mugagabe dikotomiarekin amaitzea, baizik eta aldi baterako kontratu eta kontratu mugagabeen kaleratze kostuak eta lan baldintzak beheko mailetan parekatu eta kaleratzeen aurrean izan dezakegun babes judiziala piskanaka desagerraraztea.

Azken finean, prekarietatea normalatasun bilakatu nahi dute, lan aldaketen ondorioak larriagotuz eta indar patronalaren aurrean sortzen diren indefentsio eta ahutasun egoerak orokortuz.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Enplegu zentro berezietako langileak mobilizatu egingo dira sektoreko lan baldintzak hobetzea aldarrikatzeko

Enplegu zentro berezietako ELA, LAB, CCOO eta ESK sindikatuak martxoaren 14an Bilbon mobilizatuko dira, enpresa zein administrazioek desgaitasunekin egiten duten negozioa salatzeko eta sektoreko...

Langabezia egonkor mantentzen den arren, egiturazko desorekak nabarmentzen ari dira

Arrakala gero eta nabarmenagoak dituen lan-merkatuan, prekarietatea da nagusi. Hego Euskal Herriko langabezia-tasa %7,6ra jaitsi zen, BAIren datuen arabera, 2025eko 4. hiruhilekoan. Hala ere, paradoxikoki,...

Estaturik gabeko nazioetako sindikatuek Espainiakoa hobetuko duten gutxieneko soldata propioak aldarrikatuko dituzte Madrilen

ELAk, CIGek, LABek, Steilasek, Etxaldek, Hiruk, Intersindical Valencianak, Intersindical Catalanak, IACek eta STEIk manifestu bat adostu dute espainiar LGS hobetuko duen lurralde bakoitzerako LGS...