2026-03-18
HomeZerbitzu PribatuakPortuakPortuen Legea behin eta berriro urratua izan dela salatzeko 2 orduko lanuzteak...

Portuen Legea behin eta berriro urratua izan dela salatzeko 2 orduko lanuzteak Bilboko Portuan

Bilboko portuko Estiban ordezkaritza duten hainbat sindikatuetako langileek 2 orduko lanuzteak deitu dituzte maiatzeko ostiral guztietarako, eguerdiko13.00etatik hasita, Portuen Legea behin eta berriro urratua izan dela salatzeko.
Bilboko portuko Estiban ordezkaritza duten hainbat sindikatuetako langileek 2 orduko lanuzteak deitu dituzte maiatzeko ostiral guztietarako, eguerdiko13.00etatik hasita, Portuen Legea behin eta berriro urratua izan dela salatzeko.

Lanuzte hauek deitzearen arrazoia da Portuen Legea behin eta berriro urratua izan dela, eta beraz, baita bere hitzarmen kolektiboa ere. Bilboko portuko enpresek inolako prestutasunik ez dute legea bete eta Garraio Horizontala deritzonaren lanak egiteko estibadoreak kotratatzeko. 

Horregatik, duela bi hilabete Bilboko Portuko presidente den Asier Atutxak agerraldia izan zuen Legebiltzarrean, eta egindako galderen aurrean adierazi zuen "Estiban gehiengoa duen sindikatuarekin (Coordinadora delakoa) eta garraiolarien sindikatu nagusiarekin (ATAP, Coordinadorarekin lotura duen sindikatua) akordioa erdietsi zuela gaiaren inguruan. Bi hilabete pasatu dira, eta geroztik ez dugu ezer jakin akordioaren gainean, nahiz eta interpelatuak izan diren bai presidentea bera bai aipatutako sindikatua. Akordioaren gainean argitasun falta nabaria izaki, langileen artean sortutako egonezinak mobilizaziook deitzera eraman ditu.

Mobilizazioen egutegia
Maiatzak 16 ostirala: elkarretaratzea BILBOESTIBA eraikinean
Maiatzak 23 ostirala: elkarretaratzea BPAren (Bilboko Portu Agintaritza) atarian
Maiatzak 30 ostirala: elkarretaratzea portuko sarrera/irteerako biribilgunean, Noatum eraikinaren ondoan.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.