2026-03-19
HomeEkintza SozialaPentsioen defentsan irten gara berriro kalera

Pentsioen defentsan irten gara berriro kalera

Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñeko mobilizazioetan izan gara, pentsiodunen elkarteek deitutako mobilizazioei babesa emateko.

Pentsiodunen elkarteek manifestaziora deitu dute gaur Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean. Hiriburuetan ez ezik, herri batzuetan ere egin dira protestak; Altsasun, kasu. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu Donostiako mobilizazioan izan da, pentsiodunei babesa ematen, milaka eta milaka herritarrek Hego Euskal Herrian antolatutako manifestazioetan egin bezala. 

Hain zuzen ere, LABek pentsio sistema publiko eta propio baten aldeko konpromisoa berretsi du gaurko mobilizazio egunean, eta hemen kotizatu, hemen erabaki printzipioa aldarrikatu du. 1.080 euroko gutxieneko pentsio bermatua, bizitzaren kostearen araberako pentsioen berbalorizazioa, emakume eta gizonen arteko pentsio arrakalarekin bukatzea eta pobrezia eta prekarietatea eragin duten lan eta pentsio erreformen derogazioa, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartan jasotako eskubideak dira, eta euskal erakundeei lehenbailehen bermatuak izan daitezela exijitu diegu.


 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.