2026-01-02
Blog Page 928

Garbiñe Aranburu: “Gatazkaren ondorioak konpontzea da hurrengo erronka”

ETA erakundearen armagabetzea dela eta, jende andana bildu da larunbatean, Baionan, “bakearen artisauek” prestatutako egitarauan parte hartzeko. LAB ekitaldietan izan da, Garbiñe Aranburu idazkari nagusirako hautagaia buru izan duen ordezkaritzarekin. Sindikatuaren arabera, txalotzekoa da gizarte zibilak eta "bakearen artisauek" egindako lana Estatuek oztopatu nahi zuten armagabetze prozesua bideratzeko.

Goizean goizetik mugimendu handia egon da Baionan, hainbat agerraldi izan baitira ETA erakundearen armagabetzea dela eta. Arratsaldean, 15:00ak inguruan egindako ekitaldian, gizarteak izan du berriro protagonismoa. Herritar ugari izan dira Baionan gaurko egunari babesa emateko, "bake orokokorrari" laguntzeko, "bake artisauek" nabarmentu duten bezala; oraindik lan asko dagoelako egiteko gatazka bere osotasunean konpontzeko, biharamunetik bertatik hasita.

LAB sindikatua Baionan izan da goizean goizetik. Sindikatuaren ordezkaritza zabal bat bertaratu da, Ipar Euskal Herriko eta Hego Euskal Herriko ordezkariak tartean. Zuzendaritzako kideen artean, Garbiñe Aranburu idazkari nagusi gaia egon da.

Gaurko egunaren garrantzia nabarmendu du Aranburuk, "mugarri" historiko bat delako. LABentzat txalotzekoa da gizarte zibilak eta "bakearen artisauek" egindako lana, estatuek oztopatu nahi zuten armagabetze prozesua bideratzeko orduan. Txalotzekoa eta aitortzekoa da gizarte zibilak izandako inplikazioa eta konpromisoa, nazioartean inoiz ezagutu gabeko ezaugarriak izan dituen prozesuan laguntzeko garaian. Aranbururen hitzetan, "egun garrantzitsua da bakerako bidean mugarri handi bat jartzen delako. Orain gatazkaren ondorioak konpontzea da hurrengo erronka, eta horretan lehentasuna izango du presoen aferari konponbidea emateak".

Hain zuzen ere, bidea egiten jarraitzea dagokigu, gatazkaren ondorioak, bakea eta elkarbizitza helburu hartuta, eta presoen afera agenda politikoaren erdira eramanda.


 

 

 

Txartel bakarra aldarrikatu dugu Bilboko Metroaren linea berria inauguratzeko atarian

0

Sindikatuak kalera irten gara gaur, eta elkarretaratzea egin dugu Metroaren 3 lineako Zazpikaleak/Casco Viejo geltokiaren aurrean, bihar abian jarriko dutena. Hain zuzen ere, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Bizkaiko Garraio Partzuergoari Metro Bilbao eta Euskotrenen hileko txartelaren erabiltzaileei eman dien tarifazoa bertan behera utz dezaten eskatu dugu.

Garraio publikoan ordezkatuta gauden sindikatu guztiek eskatzen dugu:

-Bizkaiko Garraio Partzuergoari eta Bizkaiko Foru Aldundiari tarifa-igoera bertan behera utzi.
-Garraio-sistema bateratu justuagoa, kalitatezkoa eta Bizkaia osoaren beharretara egokitutakoa.

Horren aurrean, hauek dira gure proposamenak:

-Prezio bera, tarifa bera, edozein garraiobide erabiltzeko.
-Zenbat eta gehiago erabili, hainbat eta merkeago.
-Txartelaren prezioa pertsonen errentaren araberakoa izatea.
-Zerbitzu publikoa eta kalitatezkoa bermatzea.
-Erakunde bakarra garraio publikoaren operatzaile guztiak koordinatzeko.
-Bizkaia osoan erabilgarria.

Gaurtik aurrera, hainbat eragile sozialekin hitz egiten hasiko gara Txartel Bakarraren aldeko lan egonkor eta iraunkorra egingo duen Foroa antolatzeko, aldarrikapen hori gizarteratu eta esparru ezberdinetatik eskatuko bada, gizarteak mugikortasunarekin eta garraioekin loturik dauden erabakietan parte hartzea bermatuko bada.

Horregatik guztiarengatik, ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK eta LSB-USO sindikatuok Bizkaiko Garraio Partzuergoari eta Bizkaiko Foru Aldundiari eskatzen diegu, batetik, bertan behera uzteko berehala BIDAI eta JOANALDIA txartelen tarifa- igoera neurrigabea eta, bestetik, Bizkaiko tarifa-bateratzearen sistema berriro pentsatu eta eredu berriak 2014ko Txartel Bakarraren aldeko adierazpenean esandako irizpideak kontuan hartzeko.
 

 

 

Apirilaren 10erako Duintasuna Elkarteak Donostian deitu duen manifestazioari babesa eman diogu

Pentsio duin eta Euskal Herrirako Gizarte Segurantzako Sistema Propioaren aldeko protesta Bulebarretik irtengo da, 12:00etan. Guztiz sinesten dugu Babes eta Gizarte Segurantzaren Euskal Sistema Propioak bakarrik ziurta ditzakeela pentsioak.

Pentsiodunok murrizketak eta Gobernuen erasoak nozitzen ari garen honetan, are beharrezkoagoa da mobilizazioa. Eskubideen defentsa eta bizi-baldintza duinak bermatzearen aldeko aldarrikapena, baita pentsiodunontzat ere, presente egon behar kalean zein erakundeetan.

LABek, Eskubide Sozialen alde Pentsiodunen Plataformek egin zuten sinadura-bilketa babestu zuen antzera (EAEko 71.000 lagun baino gehiagok eta Nafarroako 7.300 lagun baino gehiagok bat egin zuten aldarrikapen zuzen horiekin), bat egiten du Duintasuna Elkarteak apirilaren 10erako Donostian deitu duen manifestazioarekin.

Miseriazko pentsioei aurre egiteko, zeintzuekin pentsiodun gehienek pobrezia atalasearen azpitik kobratzen duten, pentsioek eros-ahalmena galdu izanari, osasun berrordainketari eta gobernuek ezarri dituzten murrizketei aurre egiteko (neurriok, maiz, Toledoko Itunean oinarrituak), inoiz baino beharrezkoagoa egiten da Bertako Babes eta Gizarte Segurantzako Sistema aldarrikatzea Euskal Herriarentzat, orainean eta geroan duintasunez bizi ahal izatea ahalbidetuko dizkien pentsio publikoak bermatuko dizkien euskal pentsiodunei, bizitzako azken urteetan.

Horregatik, eta Bilbon joan den larunbatean Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak antolatu zuen manifestazioan egin genuen antzera, pentsiodunon aldarrikapenak jendarteratzen jarraituko dugu. Dei egiten diegu Gipuzkoako pentsiodunei apirilaren 10erako Duintasuna elkarteak deitu duen manifestazioan parte hartzera. Gipuzkoako 183.000 pentsiodunek, gehien-gehienak emakumeak, ezin dezakete miseriazko pentsioekin iraun; erakundeei dagokie duintasunez bizi ahal izateko gutxiengoa bermatzea.

Guztiz sinesten dugu Babes eta Gizarte Segurantzaren Euskal Sistema Propioak bakarrik ziurta ditzakeela pentsioak. Estatutik, Toledoko Itunetik eta haren Kutxa Bakarretik ez dugu ezer espero, murrizketa gehiago ez bada (honezkero haien berri eman dute). Ez gaude haiek onartzeko gertu! Mobilizazioa eta euskal erakundeei eta hauen arduradun politikoei egin eskakizuna bide bakarra da pentsiodunoi duintasunez bizi ahal izateko etorkizuna ziurta dakigun.
 

 

 

Oiartzungo Carrefourreko batzordeak grebara deitu du apirilaren 15, 18 eta 28rako

0
Carrefour Oiartzungo langileek enpresari langile asanbladan erabakitako 11 aldarrikapenez osaturiko negoziazio proposamena helarazi zioten. Honen aurrean, enpresak erantzun zuen saltoki handietako hitzarmen estatala negoziatzen ari zen bitartean hemen ez negoziatzeko erabakia hartua zuela. Etorkizunari begira inolako negoziazio konpromisorik ere ez zuen hartu enpresako zuzendaritzak. Hau horrela izanik, mobilizatzea erabaki dute langileek.

Carrefour Oiartzungo langile asanbladak apirilaren 15, 18 eta 28an greba egitea erabaki du, hemen lan egiten dugunez, hemen negoziatzeko gure aldarrikapena bete dadin.
 

 

 

“Bakearen artisauek” antolatutako ekitaldietan parte hartuko dugu

0

ETA erakundearen armagabetzea apirilaren 8an izango da. Honen inguruan “Bakearen artisauek” egun osoko egitaraua prestatu dute Baionako erdigunean. LAB sindikatua presente izango da Baionako ekitaldian, Garbiñe Aranburu idazkari nagusirako hautagaia buru izango duen ordezkaritza batekin. Sindikatuaren arabera, txalotzekoa izan da gizarte zibilak eta bakearen artisauek egindako lana Estatuek oztopatu nahi zuten armagabetze prozesua hauspotu eta bideratzeko.

 

 

Babesa pilatzen segitzen du «bakearen artisauek» martxan jarritako ekimenak

0

Euskal Herrian zein gure mugetatik kanpo babesa pilatzen segitzen du ETAren armagabetzerako «bakearen artisauek» planteatutako bideari. Oraingo honetan Euskal Herriko, Estatu frantseseko, Bretainiako, Kaledonia Berriko, Kortsikako eta Italiako hamabost sindikatu izan dira “bake artisauek” aurkeztutako dokumentua sinatu dutenak.

Bake artisauek adierazitakoarekin bat eginez erakunde hauek ere armagabetzea Euskal Herriaren geroarentzar ezinbesteko urratsa dela azpimarratzen dute eta gobernuei dei egiten diete ez dezaten, apirilaren 8rako deitu duten “desarme eguna” oztopatu.

Sinatzaileak: CFDT Pays Basque, Union Locale Solidaires Pays Basque, Union syndicale Solidaires (Solidaires – France), LAB, STC Sindicatu di i Travagliadori Corsi (Corse), CNT, FSU 64, CGT des cheminots de St Jean de Luz et d’Hendaye, CGT des cheminots de Bayonne, CGT hôpital, CGT Territoriaux de Biarritz, Sindicato Autotorganizzato Lavatori COBAS (SIAL COBAS – Italie), SYNDICAT DES TRAVAILLEURS DU RAIL (SYTRAIL/UNTM), USTKE Union Syndicale des travailleurs kanaks et des exploités (KANAKY), SLB Sindikad Labourerien Breizh (Bretagne)
 

 

 

Iñigo Cabacasen kasuak polizia bortizkeriaren bost urtetako inpunitate lotsagarria erakusten du

0

Aurten ere Iñigo Cabacas gogoan dugu BBVAko LABen Sail Sindikaleko kideek, eta amorrua sentitzen dugu bere hilketa inpunitate osoz igarotzen ari delako, urterik urte. Aurten ere justizia eske ibili behar, baina epaitegietan ez dabiltza fin bortizkeria poliziala zigortu behar denean. Eta Ertzaintza, zer esanik, bere burua ikertzeko gai ez den, ala ez du nahi? Berriro gerta ez dadin, egia eta ardurak exigitzen ditugu. Rodolfo Ares, Ugarteko…, non daude justifika ezina zen karga polizial bortitz horren azkeneko arduradunak? Baten batek are eta kargu garrantzitsuago bat betetzen du gaur egun. Berriro gerta ez dadin, Iñigo Cabacasen oroimenez beren senide eta lagunek deitzen duten ekitaldietan parte hartzeko deia egiten dugu. Sasoi horretan, BBVAko lankidea zen Iñigo Cabacas.

Bi deialdi daude iragarrita. Batetik, bihar apirilaren 7an giza katea egingo du Iñigo Gogoan Herri Ekimenak Bilboko epaitegietan (“Inpunitatearen kontra, Justizia jauregia inguratu”). Bestetik, etzi, apirilaren 8an omenaldia egingo dute 12:30ean Bilboko Kirruli plazan Iñigo Cabacasen familia eta lagunek.
 

 

 

Industriaren etorkizuna kolokan dagoela ohartarazi dugu Gasteizen

0

Benetako industria politika bat eskatzeko aldarria Gasteizera eraman dugu gaur. Bilbon eta Donostian aste honetan bertan egin bezala, kalera irten gara, “Prekarietatearekin industria 4.0rik ez dago. Aberastasuna banatu” leloarekin. industriaren defentsan, propaganda gutxiago eta benetako industria politika bat egiteko eskatu dugu, EAJren egoitzaren aurrean. Horretarako, burujabetzaren aldeko urrats eraginkorrak ematea ezinbestekoa dela nabarmendu dugu.
 

 

 

Transfobiak lekurik ez duela salatuko dugu bihar Bilbon, Donostian eta Gasteizen

Transfobiak ez du tokirik gure herrietako kaleetan. Gorrotoa onartezina da. Erantzuteko garaia iritsi da. Euskal Herria pertsona trans guztientzat bizileku segurua dela bermatu nahi dugu. Bertako instituzioek gure bizitzak eta beharrizanak aintzat hartzea nahi dugu, behin betiko. Testuinguru honetan, #TranasfobiarikEz ekimenak, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta eta E28 plataformaren babesarekin, mobilizazioak egingo ditu Bilbo, Donostia eta Gasteizen, "Ez da adierazpen askatasuna, transfobia da! Gelditu dezagun autobusa" leloarekin.

Hauek dira biharko, apirilak 7, deitutako mobilizazioak:

-Bilbon, 19:30ean, manifestazioa Moyua plazatik abiatuta
-Donostian, 19:00etan, manifestazioa Bulebarretik abiatuta
-Gasteizen, 19:00etan, elkarretaratzea Andra Mari Zurian