LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du gaur greziar kontsulatu aurrean Grezian, Helleniki Halibourgia altzairu-fabrikan murrizketen eta kaleratzeen aurka greban dauden 400 langileei elkartasuna adierazteko.
El 24 de marzo manifestación para exigir una solución en Metro Bilbao
Ayer, en rueda de prensa, el Comité de Huelga de Metro Bilbao (ELA, CIM, UGT, LAB y ESK) hizo balance de la grave la situación que atraviesan los y las trabajadoras de Metro Bilbao y llamarón a todas aquellas personas que quieran mostrar su malestar a manifestarse el próximo sábado 24 de marzo, a las 17:30 horas desde la Plaza Elíptica, bajo el lema “METRO BILBAO ¡SOLUCIÓN YA! No a los recortes. Cumplid los acuerdos”.
M29an Sakanan Greba Orokorra!
Euskal Herrian eta munduan sistema kapitalistak egiturazko krisia bizi du. Krisiaren izaerak eta bilakaerak berak, egoera hau luzerako dugula erakutsi digu. Hasieran azpimarratzen genuen bezala, ezagutu izan dugun egoera ez dugu berriro ezagutuko. Estatu Españolean kapitala eta patronala ari dira erabakitzen krisiari irtenbidea bilatzeko neurriak. Eurentzat krisitik ateratzea, BBVA, BANCO SANTANDER, VOLKSWAGEN, IBERDROLA…. Kapital eta patronalaren irabazi tasak mantentzea da.
IRURTZUN
KONTZENTRAZIOA 10:00etan “LA TAHONA” aurrean
ETXARRI ARANATZ
Manifestazioa 10.00etan Herriko Plazatik
ALTSASU
Manifestazioa 9:00etan “Netto”tik abiatuta.
12:00etan DENOK IRUÑEARA!! Manifestazioa Gaztelu Plazan.
Berratxikipen prozesua, behingoz, martxan jartzea exijitu du LABek
Haur Eskoletako LAB sindikatuko ordezkariek Haurreskolak Partzuergoak berratxikipen prozesua (langileari etxetik gertuagoko lantoki batean aritu ahal izatea ahalbidetzen dion prozesua) oraindik martxan jarri gabe duela salatu dute gaur prentsaurrean.
Pazientzia agorturik: berratxikipena orain!
LAB sindikatutik (Haurreskolak Partzuergoan sindikatu nagusia) deitu dugun agerraldi honekin, batetik, Haurreskolak Partzuergoan lan hitzarmenaren negoziazioaz, eta bestetik, berratxikipen prozesuaren egoeraz hitz egin nahi dugu.
Salatu behar dugu Haurreskolak Partzuergoak atxikipen prozesua oraindik martxan jarri gabe jarraitzen duela. Langileon pazientzia agortzen ari da, eta berehala deialdia egin dezan eskatzen diogu partzuergoari.
Era berean, salatu nahi dugu berratxikipen prozesua, langileari etxetik gertuagoko lantoki batean aritu ahal izatea ahalbidetzen dion prozesua, negoziaketa posible baten elementu bezala erabili dutela, modu horretan prozesua bera baldintzatuz:
Lan Hitzarmena negoziatzen daramatzagun bi urteotan lege eta dekretu ezberdinen bitartez langileei gure eskubideak murriztu egin zaizkigu eta horrekin batera, negoziatzeko genuen aukera mugatu. Testuinguru honetan, urtarrilaren 12an genuen mahai negoziatzailea izan genuen eta bertan Abenduak 23ko 6/2011 Legeak Haurreskolak Partzuergoan izango zuen aplikazioaren txosten juridikoaren zain egon gara, gaur arte.
Harrezkero, legeaz gain otsailaren 6ko dekretuaren garapena indarrean jarri zen eta Haurreskolak Partzuergoko langileen lan baldintzetan eragin zuzena izan du. Hala nola, bajen ordainsarien osagarrietan, bajen tramitazioa, errelebo kontratuan… Egoera horretan, otsailaren 28an mahai negoziatzailea izan genuen eta bertan bi eskaera egin genituen: Bata, dugun Lan Hitzarmena errespetatzea eta bestea, berratxikipen prozesua martxan jartzea.
Azken bi ikasturte hauetan, Haurreskolak Partzuergoaren partetik ez da inongo konpromisorik egon prozesua abian jartzeko eta behin eta berriro saiakera egin du negoziaketa marko batean elementu gisa kokatuz.
Azken lege eta dekretuek Partzuergoan negoziazio kolektiboko esparrua asko murriztu dute eta aurkezten zaigun negoziaketa posiblea enpresaren interesak aurrera eramateko aspektuak dira eta ez langileontzat benetan garrantzitsuak eta esanguratsuak direnak.
Eskaera guzti hauen inguruan enpresaren jarrera hauxe izan zen:
Aplikatutako lege eta dekretuak garatzea haurreskolako langileekin adostutako markoa (hitzarmena) apurtuz eta berratxikipen prozesu hau baldintzatuz. Ondorioz, LAB sindikatuko ordezkariok mahai negoziatzailea utzi egin behar izan genuen.
Azken bi ikasturteetan zehar LAB sindikatuak behin eta berriro laneko kontratu mugagabea duten hezitzaileak Haurreskolak Partzuergoko beste haurreskola batzuetan berriz atxikitzeko deialdia irekitzeko eskaera egin du. 2009-2010 ikasturtean, 2008ko LEPean hartutako plazetan ikasturtea lan egin ondoren, 2010-2011rako berratxikipen prozesua martxan jarri zen. Bigarren LEPa egin zenetik 2 ikasturte pasatu dira eta LAB sindikatuak langileekin batera eskaera ezberdinak egin dituen arren, Haurreskolak Partzuergoak oraindik ez du birratxikipen prozesua martxan jartzea lortu.
Horretarako, azken bi ikasturte hauetan mobilizazio eta ekimen ezberdinak martxan jartzea beharrezkoa ikusi dugu, eta azken ekimena otsailaren 22an burutu genuen . Ekimen honetan LAB sindikatuko ordezkariok birratxikipenaren zain dauden langile batzuekin batera Haurreskolak Partzuergoan kontzentrazio bat burutu genuen. Elkarretaratzea egin ostean, Haurreskolak Partzuergoa langileokin batzartu zen. LABeko ordezkariok berriro ere berratxikipena egiteko eskaera luzatu genion eta partzuergoko langileek hitza hartu zuten beraien egoera azalduz.
LAB sindikatuan uste dugu birratxikipen prozesua martxan jartzeko pisuzko arrazoiak daudela eta langileok zuzenki pairatzen dugun egoera gehiegi luzatzen ari dela , onuradunak guztiok gara bai enpresa, bai familiak, bai langileak, bai haurrak eta eskaintzen dugun hezkuntza zerbitzua bera ere. Birratxikipen prozesuak martxan jartzea ez du inolako kostu ekonomikorik suposatzen enpresarako, baina bai kontutan hartu behar da prozesu honek ekarriko dituen onurak zein garrantzitsuak diren haur-eskolako kide guztientzat.
Auzi honengatik dauden kaltetuen artean 50 hezitzaileen artean datu bilketa egin dugu eta ondorio hauek bildu ditugu beraien egoera ulertzeko:
Langile hauen %25ak 150/240km. egiten dituzte egunero lanera joateko, %15ak 100/150 km., %50ak 50/100 km., eta %5ak 50km. baino gutxiago.
Lanera joateko distantzia hauek egitea ekartzen dituzten ondorioak ekonomikoak zein osasunekoak dira eta puntu hauetan laburbildu ditzakegu:
− Errepidean ematen dugun denborari lan orduak gehitu behar zaizkie, kasu gehienetan egunean ordu eta erdi baino gehiago. Kasu askotan, aldi berean langile hauen bizitza pertsonala eta lana uztartzeko eragozpenak dakartza.
− Gidatzeak fisikoki eragiten dituen kalteak, 2 kasu daude non mediku txostenean eurentzat gidatzea kaltegarria dela esaten duen. Estresa, arriskua, kotxe istripuak,…
− 2010-2011 ikasturtean Haurreskolak Partzuergoko langileen artean 9 kotxe istripu izan genituen, eta dagoeneko 2011-2012 ikasturte honetan 7 kotxe istripu “in itinere” izan ditugu, eta guztiak aldi baterako ezintasunak ekarri dituzte. Era berean, aipagarria da 2010ean EAEko estadistiketan 10 langile hil egin zirela.
− Lanera puntual iristeko zailtasunak (karabanak, errepideetan obrak, istripuak, kontrolak, eguraldiak eragindakoak,…).
− Gero eta garestiagoa diren kotxearen mantenua, gasolina, bidesariak, bestalde, askotan garraio publikoa erabiltzeko zailtasunak edo gabeziak. Kasu batzuetan bizilekuan hipoteka ordaintzen daude eta aldi berean, alokairuan daude lantokiko herrian.
− Arrazoi pertsonalengatik lantokia aldatzea beharrezkoa ikusten dutenak.
Beraz, honakoa eskatzen du LABek:
Martxoaren 15ean burutuko den Zuzendaritza Batzordeari inolako baldintzarik gabe berratxikipen prozesua martxan jartzea exijitzen diogu, orain arte negoziaketa posible baten elementu bezala erabili izan baita.
Donostian, 2012ko martxoaren 13an
4º día de huelga de hambre de las 2 delegadas de LAB de Konecta BTO
Hoy, Lunes 12 de Marzo, se cumplen 4 días en huelga de hambre de dos delegadas de LAB, de la empresa subcontrata por Iberdrola, Konecta BTO, dedicada a la atención telefónica de esta multinacional.
Krisiaren irtenbidea Euskal Herrian eraiki behar dugu
LAB sindikatuak agerraldia egin du gaur Martxoaren 29ko greba orokorrera deituz. Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak, PPk onartutako lan erreformak ekarriko dituen ondorio larriak aztertu eta honi aurre egiteko bide bakarra mobilizazioa dela azpimarratu du. Etxaideren hitzetan “ez dago herritarrei bizkarra emanez eraiki daitekeen irtenbiderik”. Irtenbidea “euskal eragileon eskutik, euskal herritarren borondatea eta eskaerak aintzat hartuz” eraiki behar dela gaineratu du. Martxoaren 29ko greba orokorra Euskal Herrian bide propioa egitea ekarriko duten erabaki eta iniziatiba berriak hartzeko greba izango dela azpimarratu du.
Krisiaren irtenbidea Euskal Herrian eraiki behar dugu
Etxaideren interbentzioa
Martxoaren 8an Madrilgo Parlamentuan aurrera egin zuen langileon eskubideak inoiz ez bezala erasotuko dituen lan erreformak. PPren gehiengo absolutuarekin aurrera egin zuen, benetako eztabaidarik gabe, eta herritarren borondatearekin zerikusi oso gutxi duen tramite parlamentarioa burutuz.
Datozen urteak markatuko dituen errealitate politikoa nolakoa den adierazten digu horrek: PPk erabateko hegemonia du politika ultraneoliberalak inposatzeko herritarren izenean, herritarrok diogunari erreparatu gabe. PPk ez du inolako arazorik ez oztoporik krisia bere kasara kudeatzeko, botere ekonomikoak eskatzen duen gestioa egiteko. Eta kudeaketa hori hiru ardatzen gainean egingo du:
– Zerbitzu publikoak sistematikoki murriztea bideragarritasun ekonomikoaren argudio faltsua baliatuz. Finkatu duten defizit ekonomikoa murrizteak ezinbestez ekarriko du oinarri-oinarrizko diren zerbitzuak eta babes soziala murriztea. Jendartearentzat behar-beharrezkoak diren zerbitzuak sistema pribatuaren esku utziko dira, eskubide horiekin, herritarron eskubideekin espekulatu egingo dute. Lehen etxebizitzarekin espekulatzen zen bezala, orain osasunarekin etab. hau da,beste oinarrizkoa eskubide batzurekin espekulatuko dute.
Inoiz baino argiago geratzen da guk GURE BIDEA HARTU BEHAR dugula:
– Irtenbide hori euskal eragileon eskutik eraiki behar dela.
– Eta euskal herritarren borondatea eta eskaerak aintzat hartuz eraiki behar dela irtenbidea.
Langileok eta herrritar guztiok eraiki behar dugu alternatiba ekonomiko eta sozialean parte hartzen dugu, edo ez da benetako alternbatibarik izango.
Eta horretarako gaur dugun bidea MOBILIZAZIOARENA da. Mobilizatu behar gara, borroka egin behar dugu, iniziatiba hartu behar dugu herritarrok:
– Borrokatu gure eskakizunak jasoko ditzten politika berriak egitera behartzeko.
– Eta iniziatiba hartu krisi honen aurrean zer egin behar den erabakitzea Gobernuen esku ez egoteko.
-Iniziatiba berriak, krisi honen aurrean ezinbestez bultzatu eta egin behar dugun ERALDAKETA PROZESUA INDAR BERRIZ BULTZATZEKO.
Soberanista guztiei dei egiten diegu eredu sozial berri bat eraikitzea helburu izan behar duen aldaketaren bidea sustatzeko borroka indartzera.
Oso positiboki baloratzen dugularik sindikatuko guztiok erreforma honen aurka kalera ateratzea eta egun berean ateratzea, guk EAEko eta Nafarroako CCOO eta UGTri dei egiten diegu urrats bat emateko, Madrili begira eta elkarrizketa sozialari begira egoteari uzteko, eta langileen eskutik, sindikatuon parte hartze zuzenarekin eraiki daitekeen irtenbide propio eta demokratiko horretan inplikatzeko, krisiaren aurka hemen borrokatzeko (erreforma honi lantokietan bakarrik egingo diogulako aurre) eta behingoz Lan Harremanetarako Euskal Esparruaren defentsara beraien indarra ere batzeko.
Cementos Lemonako espedientearen kontra, protestan
Cementos Lemona lantegiak hilabete amaieratik hasita abian jarri nahi duen Enplegu Erregulazio Espedientea salatzeko manifestazioa izan zen ostiralean ELA eta LAB sindikatuek deituta. 200 lagun inguruk parte hartu zuen mobilizazioan.

