2026-01-23
Blog Page 1142

Azpikontratak, pribatizaziorako beste bide bat Osakidetzan

0

Urte honetako lehengo hilabetean, urtarrilean hain zuzen ere, LAB Sindikatutik Osasun Publikoaren pribatizazioaren kontrako kanpainarekin hasi genuen, Osakidetzak osasun pribatuari ordaintzen dion publikoa den diruaz informatzeko. Orain, Osakidetzak pribatizatzeko nola erabiltzen dituen beste tresna batzuk salatu nahi ditugu, zerbitzu publikoaren azpikontratazioari buruz informatu nahi dugu.

Garbiketako zerbitzua, sukaldeak, mantenu zerbitzuak, ikuztegiak, segurtasun zerbitzuak, artxiboak, laborategiak, erradiologia zerbitzuak, etabar, pribatizatu egin ditu Osakidetzak. Pixkanaka baina sistematikoki plantillak eta baita ohe kopurua ere murriztu ditu eta, bide batez, interbentzio kirurgikoak osasun pribatuarekin konzertatu ditu.

Honen ondorioa nabarmena da, osasun publikoaren langileen gutxiagotzea eta kirurgiako zerrendeetan atzerapena, baita proba diagnostikoetan, kontsulta ezpezializatuetan eta lehenengo arretako kontsultetan ere, hau da, arretaren kalitatea hondatzea.

Egoera honi aurre egiteko zer proposatzen du LAB Sindikatuak?

Hitz batez, zerbitzu pribatizatu hauek guztiak osasun publikoaren sarera itzultzeko badaude aukera batzuk; aktibitatearen kontrol zorrotza, enpresa hauetako langileen lan-baldintzen kontrol zorrotza, berreskuratzeko klausula hauen erabilpena eta desjabetzea, besteak beste.

Adibide nabarmena Arabako Unibersitate-Ospitalean daukagu, elektromedikuntza mantenu zerbitzuan, hain zuzen ere, Osakidetzan bakarra da, kanpoko enpresekin zerikusirik ez duen zerbitzu autonomo honek.

Garrantzitsua da oso aurrezten dena:

– Kanpoko enpresako teknikarien ordu bakoitzaren prezioa 90 eta 450 euro artean dabil. Honetaz gain, joan-etorriaren tasak, materialaren prezioa eta %21eko BEZa (Balio Erantsiaren gaineko Zerga); Osakidetzako elektromedikuntza zerbitzuaren teknikariaren ordu bakoitzaren prezioa 25 eurotan dago eta ez da ezer gehiagorik erantsi behar, ordezko piezen prezioa izan ezik.

– Teknikari baten interbentzioaren beharra denean azkarra eta erangikorra da; hala ere, kanpoko enpresa bateko teknikari bat etorri arte ezin da matxuratuta dagoen ekipamendua erabili. Bestaldet, ez da erabiltzaile bati hitzordua kendu behar beti aukera bat dagoelako arazoa konpondu arte. Hortxe ere dirua aurrezten da.

Bizkaian, lau urtetan 40 milioi euro baino gehiago pagatuko litzateke aparatu elektromedikuen parte bat mantentzeko. Araban, teknikariak eta aparatuak barne 14 milioi euro baino gutxiago pagatuko lirateke.

Osasun Publikoa sustatzeko eta pribatizazioaren politikarekin amaitzeko politikoen borondatea ezinbestekoa da, Osasun Publikoaren baliabideak indartzea eta modu onean eta intentsiboan erabiltzea, pribatizazioak bertan behera uztea eta pribatizatuta dagoena berreskuratzea oso garrantzitsuak dira.

Mahai gainean ditugun datu hauekin eta Osakidetzaren zuzendari ekonomikoek gestio publikoa pribatua baino merkeagoa eta kalitate hobeagokoa dela esanez, ez dugu ulertzen zergatik Osakidetzak, kasu honetan PNVk, pribatizazioaren politika honekin jarraitzen duen. Azpikontrataren politika horrek nori ematen dio mozkina? PNVrentzat, osasuna negozio hutsa izango ote da?

LAB sindikatuarentzat argi eta garbi dago, guztientzako onura eta aberastasuna sortzen digun gauza bakarra kudeaketa publikoa da. Osasunarekin ez da negoziatzen.
 

 

 

[Bir]pentsatzen, sindikalgintza ereduaren inguruan hausnartzeko jardunaldiak hastera doaz

Ipar Hegoa Fundazioak "[Bir]pentsatzen: eraldaketa sozialerako sindikalgintza berria" lelopean antolatutako jardunaldiei bihar emango zaie hasiera. Testuinguru sozial eta ekonomikoa azken hamarkadan etengabean aldatuz joan da. Zentzu honetan, sindikatuen egiturak, funtzioak eta praktikak sortzen ari diren errealitate guzti hauei begira egokitu behar direlakoan antolatu dira jardunaldiak, hausnarketarako espazio bat sortzeko, hain zuzen ere.

Sistema produktiboaren egiturak zein logikak aldatu dira, kapitala eta lanaren arteko harremana eraldaketa prozesu etengabean dago. Guzti honen eraginez -besteak beste- eta gertatzen ari diren aldaketa guztiak denbora errealean ulertzeko konplexutasunak, beharrezkoa egiten du orain arteko sindikalgintzaren zereginen inguruan hausnartzea.

Guzti honen inguruan hausnartzeko aukera izango da bihar hasiko diren Ipar Hegoa Fundazioak "[Bir]pentsatzen: eraldaketa sozialerako sindikalgintza berria" izenburupean antolatu dituen jardunaldietan. Jardunaldi hauek bihar eta etzi, hilak 5 eta 6, izango dira Donostiako Ibaetako Campusean, Barriola eraikineko auditorioan. Goizeko 10etan hasi eta egun osoan zear Euskal Herri zein kanpoko hizlariek hartuko dute parte.
 

 

LAB Ezkerraldea llama a los y las trabajadoras a participar en la manifestación del M14 por el cambio social

Las componentes de LAB de Ezkerraldea se han concentrado en Sestao para animar a participar en la manifestación del 14 de marzo de la Carta Social de Euskal Herria a todas las personas y colectivos de la comarca. Esta manifestación y su promotora "la Carta Social de Euskal Herria" es el reflejo de todas las reivindicaciones de un modelo economico, social y político más justo y para nuestro pueblo.

Por ello, desde LAB animamos a que se sumen a esta iniciativa a quienes reclaman y luchan por el mantenimiento de los centros de salud mental, la creación de ambulatorios en los barrios de nueva creación, por crear el servicio plaza de ginecología en los ambulatorios comarcales, por promover el uso de las viviendas vacias, por impedir el paso del tren de mercancías que suponga la desaparición del servicio de viajeras, por la desaparición de empresas que destruyen nuestra salud, por la creación de un alberge para las personas sin techo, por denunciar la exclusión social y la xenofobia, por pedir que las bibliotecas y los polideportivos sean mejor aprovechados, por exigir que los colegios tengan la infraestructura necesaria, por reclamar el derecho a decidir sobre las cuestiones que nos afectan, por una Ezkerraldea euskaldun.

Todas estas reivindicaciones ya están recogidas en la Carta Social de Euskal Herria.El sabado 14 de marzo a las 17:00 en el Sagrado Corazón será el momento de escenificarlas cada una con su pancarta.
 

 

 

LAB Hego Euskal Herrian igo den sindikatu bakarra da

0

Azken bi epealdi trinkoen artean LAB da bere ordezkaritza portzentajea igo duen sindikatu bakarra. 2010 eta 2014ko abenduaren 31ko ordezkaritza datuak konparatuta LAB da bere ordezkaritza maila igo duen bakarra, 1,83 puntu hain zuzen. Gainontzeko sindikatuek behera egin dute. Nafarroako datu ofizialen arabera 1,12 puntu igo da LAB eta EAEn, nahiz eta datuak oraindik ofizialak ez izan, 2,13 puntu egin dugu gora. Datorren astean EAEko datuak ofiziak egiten direnean, agerraldia eskainiko du LABek datuak sakonago aztertzeko.

 

 

 


ALFA taldekoa den Mecanica Mallabi lantokian 47 langile kaleratu nahi dituzte

0

100 lanpostu suntsitu, langile berriak subkontratatu, eta enpresetako langileei soldata era nabarmen batean jeitsi ostean, 2013ko abenduan, aipatu enpresa hartzekodunen konkurtso egoeratik atera zen.

ALFA TALDEko zuzendaritzak lanpostuak suntsitzen eta lan baldintzak prekarizatzen jarraitzen duela salatzeko LAB sindikatuak kotxe karabana bat gauzatuko du ALFA TALDEko lantokiak dauden herrietan. Karabana hori Eibarren hasi da, gaur, hilak 4, goizeko 10:30etan, Eibarko Azitain poligonoan kokatuta dagoen Jaz Zubiaurre enpresaren paretik, eta Eibarren bertan amaitu da, ALFA lantokiko sarrera nagusian. Ondoren, LAB sindikatuko delegatuek kontzentrazioa burutu dute.

MECANICA MALLABIN, DESPIDORIK EZ!
 

 

 

Otsailan erregistratutako langabeziak behera egin du, baina lan-eskatzaileen kopuruak gora egin du

Hego Euskal Herrian, otsaila 219.944 langabeturekin itxi zen, hau da, aurreko hilabetean baino 1.649 petsona gutxiagorekin. Hala ere lan-eskatzaileen kopurua, mantendu baino gorantz doala esan dezakegu, urtarrilan baina 110 pertsona gehiagok eskatzen dute lana.

Bilakaera paradogiko honek ondorio zuzenak ditu lan prekarioaren baldintzen gogortzean, lan ezegonkorraren zabaltzeak eraginda, lanaldi partzialekoa eta soldata baxuekin. Nahi ez den opzio bat da, baina azken errekurtso moduan onartua zerbait hobea bilatzeko ezintasunaren aurrean.

Izan ere, gaur enplegu-bulego publikoetan gutxi gora behera lehengo urtean baino 22.000 lan-eskatzaile gehiego daude, baina ez dira langabeziko datu ofizialetan agertzen okupatuta egon eta aldi berean enplegu hobe bat edo daukanarekin konpatiblea dena eskatzeagatik. Azken urtean egoera honetan aurkitzen den kolektiboak %62an egin du gora, honek agerian uzten du sortutako enpleguaren kalitatearen aurrean zer nolako ondoeza dagoen.

Gainera, sortzen diren lanpostu berrien lan baldintzek okerrera egiteari langabezi babes sistemaren gainbehera gehitu behar zaio, hain zuzen ere gaur egun langabezian dauden 122.529 pertsonek ez dute inolako laguntzarik jasotzen, hau da langabezian daudenen %55,3. Et jasotzen den laguntzaren kuantia %3 jeitsi da aurreko urtearekin alderatuz.

Dudarik gabe, langabeziaren txantaia erabiliz inposatutako eskubideen murrizketen eta krisiaren ondorioz langileria prezio altua ordaintzen ari da. Sakrifizioen banaketa ez da ekitatiboa izan; eta orain, ekonomiaren susperraldi progresiboa iragartzen den honetan, langileak —batez ere kapa kaltetuenak— koiuntura berriak sortu dituen benefizioetan partu hartu behar dute.

Enplegu establearen sorrera, soldata duinen ezartzea eta desberdintasunen txikitzea ez da merkatu indarren bat bateko emaitza izango, baizik eta politika plubliko alternatibo eta gaurko desastre soziala eragin dutenengandik erabat ezberdinen ondorioa baizik.

Hala ere, patronala eta PPren Gobernuak prekarietatea eta soldaten murrizketan, kotizazioen jeitsieran eta kaleratze merke eta errazetan oinarritutako konpetitibitate erdua zabaltzen jarraitzen dute. Azken batean, ezberdintasunera eta prekarietatera garaman konpetibitate estrategia bat, eta gainera porrot ekonomikora garamatzana.

 

 

 

MARTXOAK 3: «Langileon borrokaz aldaketa gauzatu dezagun»

LABek mobilizazioa eta ekitaldia burutu du gaur, MARTXOAK 3, duela 39 urte politiziak eraildako langileak omentzeko. LABek gogoan ditu langile haiek eta haiek hasitako lana bururaino eramateko borrokan jarraitzen dugu. Arratsaldeko 19:00etan omenaldi eta mobilizazioa izango da Gasteizen euskal sindikatuek deituta.

 

 

Enpresa batzordeek LABek eta ELAk Confebasken aurka eginiko salaketa babestu dute

Euskal Herriko lan munduaren hainbat enpresa eta sektoretako ordezkaritza organoetan jasotako atxikimenduek ( Enpresa Batzordeak, Pertsonalgo Batzordeak, delegatuak…) LABek eta ELAk Confebasken aurka eginiko salaketa babesten dute.

ELA-LAB-STEE-EILAS-ESK-EHNE-HIRU sindikatuon irakurketa
Azken urteetan, krisia aitzakia, Gobernu desberdinek harturiko erabaki politikoak elite ekonomikoaren mesedetan eta herritarren gehiengoaren kaltetan izan dira. Langileoi beste biderik ez dagoela sinestarazi nahi digute eta testuinguru honetan sindikatuoi aitortzen zaigun zeregin bakarra, botere ekonomikoaren mesedetan hartzen diren erabakiei babes soziala ematea da.

Euskal Herrian, langileon gehiengoak, sindikalgintzaren gehiengoak, errealitate hau ontzat ez ematea erabaki du, hainbat greba eta mobilizazio burutu ditugularik.

Langileon borrokarekin, sindikalgintza eredu honekin, oztopatzen , mugatzen eta baldintzatzen jakin izan dugu patronalaren estrategia. Hauek ordea, ez dute mugarik nahi lan harremanen desarauketaren bidean. Horretara dator, Madrilen tramitatzen ari den Errege Dekretu Proiektu batetaz baliatuz, CONFEBASKek ELA eta LAB ilegalizatzeko eginiko eskaera.

Ohar hau izenpetzen dugun sindikatuon iritziz, lan mundutik kanpo nahi gaituzte eta hau, askatasun sindikalaren kontrako eraso larria da. CONFEBASKek ukatu egin du horrelakorik eskatu duenik, ez du argitu ordea zeintzuk diren Madrilera aurkezturiko alegazioak. Horrela, kontua isilarazi nahi dute. Azalpen hauek ez dira nahikoak eta gaiaren larritasunak eskatzen du eragile desberdinek CONFEBASKen kontrako jarrera argia azaldu dezaten.

Euskal Herriko lan munduaren hainbat enpresa eta sektoretako ordezkaritza organoetan jasotako atxikimenduek ( Enpresa Batzordeak, Pertsonalgo Batzordeak, delegatuak…) jarrera hau salatzeko erabateko adostasuna berresten dute.

Horregatik proposatu dugu eztabaidarako mozioa Gasteizko Parlamentuan (Martxoaren 6an eztabaidatu eta bozkatuko dena) eta proposatuko dugu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan ere. Zoritxarrez, dagoeneko ikusi dugu Gasteizko Gobernuaren jarrera zein den, CONFEBASKi berekiko duen erabateko menpekotasuna dela eta, eskaintzen dion babes politikoa onartezina da. Hori da elkarrizketa sozialeko mahaia martxan jarrita erakusten duena.

Guzti honengatik, behean sinatzen dugun sindikatuok, gure eskaera berresten dugu honakoa onartu dadin:

1. Legebiltzarrak bere konpromisoa adierazten du askatasun sindikaleko oinarrizko eskubidearekiko, hori jendarte demokratiko bat definitzen duten funtsezko osagai izanik; askatasun horren ikusmolde zabalaz ari gara, eta horren baitan sartzen da sindikatuei berez dagozkien interesak defenditzeko zein bitarteko erabiliko dituzten erabakitzeko zor zaien eskubidea.

2. Legebiltzarrak gaitzetsi egiten du Confebasken asmoa, hots, Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuen Gordailuari buruzko Errege Dekretuan sartzea sindikatuaren izaera kentzeko prozedura.

ELA-LAB-STEE-EILAS-ESK-EHNE-HIRU

 

 

Debaldeko LABek M14ko manifestaziorako deia egin die langileei

Debaldea eskualdeko LABeko delegatuek bilera egin zuten atzo Arrasateko Kultur Ate aretoan. Hauteskunde Sindikalen epealdi trinkoa, [Bir]pentsatzen jardunaldiak eta Euskal Herriko Karta Soziala izan zuten hizpide bertan. Batzarraren ostean martxoaren 14ko manifestazioara deituz ekimen ezberdinak burutu zituten.

Batzarrean jorratutako gaiak:

1. Hauteskunde Sindikalen epealdi trinkoaren balorazioa: LAB sindikatuak hazkunde nabarmena izan du, batez ere Gipuzkoan. Bere maximo historikoetan dago.

2. Euskal Herriko Karta Soziala: karta Soziala gizarteratze fasean dago. Aipatu fase hau LABek enpresetan zein kalean bultzatuko du. Besteak beste, martxoaren 14an Bilbon, ESKUBIDE SOZIALEN ALDE lelopean Gutun Sozialaren gunea osatzen duten sindikatu eta eragileek deitzen duten manifestazio horretara joatea eskatuko die sindikatuek LABeko delegatu eta militanteei. Eta LABek ordezkaritza duen enpresetan propaganda kanpaina bat egingo da gutun sozialaren edukiak ezagutaraziz eta manifestaziorako langileak animatuz.

3. Sindikalismoa birpentsatzenLABek aste honetako martxoaren 5 eta 6an jardunaldiak burutuko ditu, sindikalgintzak orohar eta LABek bereziki transformazio sozial eta politikorako tresna izateko egin behar dituen aldaketen inguruan hausnartzeko. 

Bilera eta gero, gutun sozialaren inguruko propaganda banatu dute delegatuek, megafoniatik martxoaren 14an Bilbora joateko deia egiten zuen kuñakin lagunduta. Hona hemen argazkiak.